YEIMAR MOSQUERAK UTZITA JOKATUKO DU REAL UNIONEN
Futbola

YEIMAR MOSQUERAK UTZITA JOKATUKO DU REAL UNIONEN

Aston Villako erdiko defentsak denboraldi batez jokatuko du talde txuribeltzean

Real Unionek eta Aston Villak duten hitzarmenaren baitan, Yeimar Mosquera ailegatu da Irungo taldera. Erdiko defentsan aritzen den kolonbiarrak utzita jokatuko du talde txuribeltzean denboraldi batez.

Yeimar Mosquera abuztu honetan ailegatu da Aston Villara eta Ingalaterrako klubak Real Unionekin duen hitzarmenari esker, azken honi utziko dio erdiko defentsa denboraldi batez. Mosquera 20 urtez azpiko Kolonbiako selekzioko kapitaina da eta bere herrialdeko Lehen B mailako Orsomarso SCn jokatuko du azken denboraldian. Guztira, 20 neurketa jokatuko ditu eta horietan bi gol sartu ditu. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika