SARA LOMBARDERO REAL UNIONEKO BALDINTZAPEKO ARLOAREN ARDURADUN BERRIA
Futbola

SARA LOMBARDERO REAL UNIONEKO BALDINTZAPEKO ARLOAREN ARDURADUN BERRIA

Harrobiaren prestakuntza fisikoaz arduratuko da, infantil mailatik jubenil mailara

Real Unionek jakinarazi duenez, Sara Lombardero izanen da klubeko Baldintzapeko Arloaren arduradun berria. 2024/25 denboraldian, Lombardero harrobiaren prestakuntza fisikoaz arduratuko da, infantil mailatik jubenil mailara. Horrez gain, Futbol Eskola antolatzen ere lagunduko du.

Sara Lombardero Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da eta horren inguruko masterra ere ikasi du, Lesioen Berregokitzapeneko masterrarekin batera. Jokalaria eta entrenatzailea izan da Añorga KKEn 2021/22 denboraldira arte. 2022/23an berriz, emakumeen Eibar B taldeko bigarren entrenatzailea izan zen eta azken denboraldi honetan Eibar C taldean aritu da lehen entrenatzaile gisa, F Ligako lehen taldeko analista izateaz gain. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika