SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK ZILARREZKO LAU DOMINA ETA BRONTZEZKO BERTZE BAT ESKURATU DITUZTE SEVILLAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK ZILARREZKO LAU DOMINA ETA BRONTZEZKO BERTZE BAT ESKURATU DITUZTE SEVILLAN

Aulki mugikorreko saila Sevillan izan da Espainiako Txapelketa jokatzen eta guztira, lau domina ekarri dituzte bueltan etxera

Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko arraunlariak Sevillan izan ziren ekainaren 21etik 23ra, Espainiako Txapelketa jokatzen, kadete, jubenil eta senior mailan. Guztira, 39 arraunlari joan ziren Irundik, 14 ontzitan banatuta, eta guztira, lau domina ekarri dituzte bueltan: zilarrezko lau eta brontzezko bertze bat.

Zilarrezko dominei dagokionez hauek izan dira irabazleak: Mikel Laguardia eta Inhar Romano (kadete mailako lemazain gabeko bikoan); Julen Villafranca, Beñat Fernandez, Bittor Lekuona eta Oier Emazabel (jubenil mailako lauko scullean); Aitzpea Gonzalez, Amaiur Etxeberria, Ainhoa Zapirain eta Naroa Zubimendi (absolutu mailako lauko scullean); Aitzpea Gonzalez eta Naroa Zubimendi (absolutu mailako lemazain gabeko bikoan). Hirugarren postuan berriz, Ane Calvo, Julene Bengoetxea, Maitane Zapirain eta Irati Laguardia sailkatu ziren, absolutu mailako lemazain gabeko laukoan.

Honez gain, lortutako emaitzen ondorioz, Naroa Zubimendi Espainiako Selekzioarekin aritzeko hautatua izan da, heldu den 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan.

Txapelketa honekin, kadete, jubenil eta senior mailako aulki mugikorreko arraunlariek denboraldia bukatutzat eman dute. Infantilek eta beteranoek aldiz, Espainiako Txapelketa prestatzen segitu beharko dute, zehazki uztailaren 5etik 7ra ospatuko direnak Banyolesen (Girona).

Santiagotarrak hirugarren Gazteen Espainiako Bigarren Kopan

Slalom modalitateko piraguistak ere lehian izan ziren pasa den asteburuan, baina hauek etxean jokatu zuten. Irungo San Miguel eremuan lehiatu egin zuten Gazteen mailako Espainiako Bigarren Kopa eta lortutako emaitza onen ondotik, klubak hirugarren postua eskuratu zuen, Club Atletico San Sebastian eta Club Nautico Mig Segreren gibeletik.

(Argazkia: J.J. Portos)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika