REAL UNIONEK BANA BERDINDUTA BUKATU ZUEN AMOREBIETAREN KONTRAKO PARTIDUAN
Futbola

REAL UNIONEK BANA BERDINDUTA BUKATU ZUEN AMOREBIETAREN KONTRAKO PARTIDUAN

Talde txuribeltzak galdu gabe segitzen du denboraldi hasiera honetan eta sailkapeneko hirugarren postuan kokatua dago

Real Unionek bana berdinduta bukatu zuen Amorebietaren kontrako partidua, denboraldiko laugarren jardunaldian, etxeko bigarrenean. Lehen ordu laurdenean, Koldo Obietak talde txuribeltza aitzindu zuen markagailuan, nahiz eta hogei minutu beranduago, talde bisitariak emaitza berdindu zuen eta bere horretan mantendu zuen neurketa bukaera bitarte, jardunaldiko puntuak banatuz.

Galdu gabe segitzen du Real Unionek denboraldi hasiera honetan. Zaleen aitzinean, partidu ona egin zuen berriz ere igandean, Amorebietaren kontra. Azken ordu erdian, batez ere, bere onena erakutsi zuen, nahiz eta ez zen nahikoa izan markagailua bere alde jartzeko. Gola sartzeko lehen aukera Amorebietako Alvaro Marinek eduki zuen, zutoinera joan zen jaurtiketa batekin. Hurrengo jokaldian, Koldo Obieta izan zen bete-betean asmatu zuena. Dani Garridok pase ona egin zion gernikarrari eta honek baloia ate barrura sartu zuen, talde txuribeltza aitzinduz (1-0, 15. minutuan). Lehen zatiko ordu erdian, James Wrightek bi geldiketa on egin zituen, baina hirugarrenarekin ezin izan zion bolada onari segidan eman. 34. minutuan, Pablo Herviasek erdiraketa egin eta Alvaro Marinek lortu zuen 1-1ekoa ezartzea. Atsedenaldira joan baino lehen, bertze hiru abagune garbi eduki zituen Real Unionek, baina ezin izan zuen atean asmatu.

Bigarren zatian, txuribeltzak gehiago zirenaren sentsazioa zegoen Stadium Galen. Erasoan gogor aritu ziren eta Koldo Obieta izan zen berriz ere protagonista. Bigarren gola sartzeko pare bat aukera eduki zituen jokalariak, baina deusean gelditu ziren. Bi saiakerak, buruz egindakoak, ez ziren sarera sartu eta beraz, gol bat gehiago merezi zuen arren, berdinketan bukatu zen Real Union eta Amorebietaren arteko partidua.

Zortzi punturekin, Mikel Llorenteren taldea hirugarren postuan kokatu da. Denboraldiko bostgarren jardunaldirako, Tarazona bisitatu beharko dute txuribeltzek, larunbatean (irailak 21), 21:30ean.

Mikel Llorente:

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika