REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca: Oihan Fernández; Poirier (Corvo, 71. min.), Cabo, Gordo, Martínez-Barranco; Sánchez (Herrero, 82. min.), Ander Fernández, Capelete (López, 82. min.), Pinillos (Sainte-Rose, 68. min.), Letamendia (Delpuerto, 64. min.); Ortiz.

SD Beasain “B”: Urteaga; Agirre, Valdivieso, Corta, Esnaola (Goikoetxea, 65. min.); Rojo, Arrese (Altzelai, 84. min.), Lizarraga (Cortés, 79. min.), Ibáñez (Martínez, 73. min.), Alustiza; Nazabal (Ramírez, 43. min.).

Emaitza (2-2): 1-0, Capelete (5. min.); 2-0, Letamendia (59. min.); 2-1, Arrese (69. min.); 2-2, Cortés (84. min.).

Epailea: Joseba Martín Verdugo Naveiro. Txartel horia atera die Ortizi (38. min.) eta Cabori (41. min.) Real Unión Roca taldean eta Rojori (12. min.), Agirreri (49. min.) eta Cortésis (90. min.) SD Beasain “B” taldean. Real Unión Roca taldeko entrenatzaile Carlos Garcíari ere txartel horia atera dio (83. min.).

Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako 1. Multzoko ligako 32. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak ezin izan zuen bere garaipena mantendu Beasain B taldearen kontrako partiduan. 2-0eko markagailua zuen bere alde, baina aurkariak neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan, eta puntuak banatu behar izan zituzten azkenean.

Capeletek sartutako golari esker, Real Union Rocak bere alde jarri zuen markagailuan partiduaren lehen bortz minutuetan. Horrez gain, bigarren zatiaren 59. minutuan, Letamendiak bigarrena sartu zuen eta Beasain Brekin aldea handitu zuten honela. Edonola ere, aurkariak ez zuen amore eman eta, hamar minutu beranduago, lehen gola sartu zuen Arreseren eskutik. Hori gutti balitz, neurketaren 84. minutuan, berdinketaren gola ailegatu zen, Cortesek sartutakoa, eta 2-2koa ezarri zuten behin-betiko.

Puntuak banatuta, zapore gazi-gozoarekin bukatu zen neurketa. Carlos Garciaren taldea sailkapeneko bederatzigarren postuan dago kokatua, 44 punturekin. Heldu den astean, denboraldiko azken aurreko jarduanaldian, Mutriku FT bisitatuko du.

(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika