REAL UNION ROCAK VASCONIAREKIN BERDINDU ZUEN DENBORALDIKO LEHEN JARDUNALDIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK VASCONIAREKIN BERDINDU ZUEN DENBORALDIKO LEHEN JARDUNALDIAN

Irungo taldea izan zen markagailuan aitzina hartzen lehena, baina donostiarrek neurketa berdintzea lortu zuten bigarren zatian

CD Vasconia: Ballesta, Zabalo (72′ Merino), Lasa (45′, Gutierrez), Ayestarán, Sepulveda, Lopez de Lacalle, Quintanilla (72′, Uresberuet), San Martín (82′, Luariz-Ayerdi), Sánchez, Rouget (65′, Stern), Zubiaguirre.

Real Union Roca: Oihan Fernández, Arrikarte (81′, Mikel Martín), Behobide, Labaka, Ortiz (81′, Pinillos), Letamendia (45′, Corvo), Ander Fernández (75′, Palenzuela), Garzon, Ghussein (75′, Dolado), Arteaga, Mancisidor.

Golak: 0-1, Arteaga (29′). 1-1, Quintanilla (67´).

Txartelak: Real Unión Roca: Carlos García Fraile (ent, 50′), Jon Ortiz (88′). CD Vasconia: Lasa (46′), Rouget (55′), Stern (90′).

Real Union Rocak gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako lehen jardunaldia jokatu zuen pasa den igandean, irailaren 15ean, Donostiako Puio zelaian, CD Vasconiaren kontra. Irabazten hasi bazen ere, bigarren zatian etxekoek neurketa berdindu eta puntuak banatu behar izan zituzten honela.

Irungo taldeak hartu zuen aitzina markagailuan, Arteagak 29. minutuan sartu zuen gol batekin. 0-1eko emaitzarekin, irabazten joan ziren atsedenaldira, baina bigarren zatian aurkarien gola ailegatu zen. 67. minutuan Quintanillak lortu zuen emaitza berdintzea eta beraz, Vasconiak eta Real Union Rocak puntuak banatu behar izan zituzten denboraldiko lehen jardunaldian.

Heldu den asteburuan, etxeko lehen jardunaldia jokatuko du Real Union Rocak, Mutrikuren kontra. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika