Puntu bat bildu du Mariñok Barakaldon
Futbola

Puntu bat bildu du Mariñok Barakaldon

Jaitsiera ekiditeko lehian dagoen Pauldarrak taldearen etxean berdindu zuen Mariñok igande goizean, Barakaldon. Marinak sartu zuen irundarren gol bakarra. Emakumeen Bigarren Mailako zazpigarren postuan dago Irungo taldea, eta hamaika puntuko abantaila du jaitsiera postuetan dagoen Capiscolekiko. Aste honetako jardunaldiko partida aurreratu egin du Mariñok, eta ostegun goizean jokatuko du, 11:30etan Landetxan. Hitzordu zaila izango du, Athletic B hartuko baitu. Sailkapeneko hirugarrena da filial zuri-gorria, 43 punturekin.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika