PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak antolatu ditu udarako, zehazki uztaila eta abuzturako. Piragua praktikatzeko guttienez 9 urte izan beharko dituzte partehartzaileek eta arrauna egiteko aldiz, guttienez 11 urte. Udalekuak goizez eskainiko dira, bi txandatan.

Piragua eta arrauna ikastaroak izanen dira Hondarribiak udan, Hondarribia Arraun Elkarteak eskutik. Piragua praktikatzeko 9 urte eduki beharko dira guttienez, eta arrauna praktikatzeko aldiz, 11 urte. Uztailean eta abuztuan eginen dira ikastaroak bi hamabostalditan banatuta: uztailaren 1etik 12ra eta 15tik 29ra, eta abuztuaren 1etik 14ra eta 16tik 29ra. Goizez izanen dira eta hemen ere bi txanda irekiko dituzte: 9:30etik 11ra eta 11:15etik 12:45era.

Prezioari dagokionez, hamabostaldi bakar batean parte hartzeak 70 euroko kostua izanen du eta bi hamabostaldietan parte hartu nahi duenak 125 euro ordaindu beharko ditu. Izena ematerako orduan, ordainketa agiria aurkeztu beharko da. Ordaintzeko modua esteka honetan dago eskuragarri: https://www.hondarribiarraun.com/images/hae/2024/2024-uda---verano-Hondarribia-Arraun.pdf

Informazio gehiagorako hondarribia.ae@gmail.com helbide elektronikora idatzi edota 943. 640 161 telefonora deitu, astelehenetik ortziralera hurrengo ordutegian: 9:30.12:30/18:00-19:00. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika