NAROA ZUBIMENDI MUNDUKO TXAPELDUNORDE
Arrauna

NAROA ZUBIMENDI MUNDUKO TXAPELDUNORDE

Zubimendik zilarrezko domina eskuratu du Emma Alimbauekin batera 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan

Santiagotarrak klubeko Naroa Zubimendi Kanadan izan da aste honetan, 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatzen. Lemazain gabeko bikoan, Club Nàutic Ampostako Emma Alimbauekin batera, bigarren saiakeran finalean sartu ondotik, finalean zilarrezko domina eskuratu du bikoteak, munduko txapeldunordea bilakatuta.

Naroa Zubimendi pasa den abuztuaren 15ean joan zen Kanadara 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan lehiatzera, Espainiako arraun olinpikoko selekzioarekin. Horren aitzinetik, ekainaren 22tik 24ra Sevillan izan zen txapelketa prestatzen eta ondotik, Bañolesera joan zen lau astez. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika