NACHO SANZ REAL UNIONGO MEDIKU ZERBITZUEN ARDURADUNA
Futbola

NACHO SANZ REAL UNIONGO MEDIKU ZERBITZUEN ARDURADUNA

Ibai Martinez berriz, lehen taldeko fisioterapeuta izanen da

Nacho Sanz da Real Uniongo mediku zerbitzuen arduradun berria. Berekin batera, Ibai Martinezek osatuko du lehen taldeko medikuen staff-a. Azken hau lehen taldeko fisioterapeuta izanen da.

Nacho Sanz medikuntzan lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatean. Poliklinika Gipuzkoan eta Amma Donostian lan egin du eta gaur egun, Medikuntza eta Errendimendu, eta Errehabilitazio Kardiopulmonarreko Unitatean dihardu. Kirolzale amorratu da ttikitatik eta CD Numanciako harrobian hezi zen futbolari gisa, jubenil mailara arte.

Sanzekin batera, Ibai Martinez arituko da lehen taldean fisioterapeuta lanetan. Zaragozako Unibertsitatean ikasi zuen baita ere, Fisioterapia gradua. Horren ondotik, Madrilgo Osteopatia Eskolan Osteopatiako masterra, Fisioterapia Inbaditzaileko eta Ekografiako graduondokoa eta Sistema Faxalaren Diagnostiko eta Tratamenduko masterra ikasi ditu. Guztira hamar urteko esperientzia du kirol fisioterapiako klinika pribatuetan, Parisen eta Donostian. Azken denboraldian, 2023/24an, Eibar B taldean aritu da fisioterapeuta gisa, 3. RFEF mailara igo den taldean hain zuzen ere.  

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika