MIKEL LLORENTE: “SESTAO ESPERIENTZIA HANDIKO TALDE BAT DA, BAINA GU ONDO GAUDE”
Futbola

MIKEL LLORENTE: “SESTAO ESPERIENTZIA HANDIKO TALDE BAT DA, BAINA GU ONDO GAUDE”

Tarazonaren kontrako partidua bertan behera gelditu ondotik, Real Union Stadium Galera bueltatuko da eta bertan jasoko du Sestao

Real Unionek Stadium Galen jasoko du asteburu honetan Sestao. Bi talde euskaldunen arteko derbi hau bihar jokatuko da, irailaren 28an, 15:30ean. Pasa den asteburuan, Tarazonaren kontrako partidua bertan behera gelditu zen, bertako zelaiaren egoera zela eta. Oraingo honetan ere, azken egun hauetako euriak zalantzan jartzen du biharko zelaiaren egoera, baina hala ere, normaltasunean iraganen dela ematen du eta txuribeltzak ere prest daudela horri aitzin egiteko.

Tarazonaren kontrako partidua dataz aldatuta (urriaren 2an, 19:30ean, jokatuko da), asteburu honetako seigarren jardunaldiari erreparatu beharko dio Real Unionek. Bihar Stadium Galeko zelaian izanen duen egoerak ere kezkatzen du. Azken egun hauetan euria egin duelako, gaur goizean ere haize bortitza eta euria zelako nagusi eta biharko eguraldia beretsua iragarri dutelako. Hala ere, Sestaoren kontrako derbia normaltasunean igaroko dela dirudi eta txuribeltzak prest daudela horretarako.

Pasa den asteburuko gertakariak ere kontuan hartu ditu Mikel Llorente entrenatzaileak gaur goizeko prentsaurrekoan: “Egun hauetan euria egin du eta zelaia ongi egotea espero dugu. Pasa den astean ere plan bat geneukan eta ikusirik zelaia zein egoeratan zegoen, prest ginen aldaketak egiteko. Erne egon behar gara. Batzuetan, astean zehar prestatutako guztia ezin baita aurrera eraman zelaian egoera dela eta. Beti esaten dugun moduan, gure helburu nagusia lehiatzea da eta batzuetan erabakiak hartu behar dira horretarako”.

Hala ere, biharko partidua jokatzeko prest dago taldea eta aurkaria gogorra izanen bada ere, lehiatzeko gogoz daude Llorenteren mutilak eta lanean ongi ibili dira astean zehar: “Amorebietaren kontrako partiduaren antzekotasunak eduki ditzake Sestaoren kontrako honek. Ea zelaiaren egoerak errespetatzen gaituen, gure jokoa ezartzeko batez ere. Sestaok esperientzia handiko jokalariak ditu eta goiko mailetan ere arituak dira. Gauzak argi dituzte, baina gure taldea ere ongi dago”. 

REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN
Futbola

REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN

Talde txuribeltzari azken minutuan ihes egin zion garaipenak

Real Union Roca: Oihan Fernández, Peru Martínez, Eneko Behobide, Jon Ortiz,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika