17 Ira, 2024
Añorgaren kontra garaipena eskuratu ondotik, denboraldiko bigarren jardunaldian 2-0 galdu zuten irundarrek Realaren aitzinean
Euskal Ligan, Mariño Real Unionek denboraldiko bigarren jardunaldia jokatu zuen igandean, irailaren 15ean, Zubietan Realaren kontra. 2-0 galdu zuten irundarrek, baina sensazio onekin bukatu zuten partidua. Donostiarren golak irundarren akatsak izan zirela aipatu du Mireia Zumeta jokalari eta kapitainak. Akats horiek, denboraldia aitzinera joan ahala, konpontzeko gai izanen direla sinesten dute.
Irungo taldea izan zen markagailuan aitzina hartzen lehena, baina donostiarrek neurketa berdintzea lortu zuten bigarren zatian
CD Vasconia:...