JOAQUIN ALONSOK 20 URTEZ AZPIKO MUNDIALEAN PARTE HARTZEKO MINIMOA ESKURATU DU

Horrez gain, Euskadiko Txapelketa Absolutuko errekorra ere lortu zuen Bidasoa Atletiko Taldeko atletak

Euskadiko Txapelketa Absolutua ospatu zen pasa den asteburuan Durangon eta bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko atletak, lan ezin hobea egiten. Guztira, urrezko sei domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko bertze hiru lortu dituzte Irungo klubekoek, eta Joaquin Alonsorena izan da aipagarriena. Hondarribiako atletak Euskadiko errekorra egin baitu, baita 20 urtez azpiko mundiales parte hartzeko marka minimoa lortu ere.

Joaquin Alonso hondarribitarrak izugarrizko marka lortu zuen Durangon Euskadiko Txapelketa Absolutuan. Urrezko domina eskuratu zuen, 50,94 segunduko denbora eginez, eta honekin, Euskadiko 20 eta 23 urtez azpiko eta maila Absolutuko errekorra lortu zuen. Hori gutti balitz, 20 urtez azpiko mundialean parte hartzeko minimoa ere lortu zuen eta klubeko errekorra ere egin zuen Alonsok.

Iker Arotzenak ere urrezko domina eskuratu zuen luzera-jauzian. 7,77 metroko jauzirik onena egin zuen eta Euskadiko txapeldun izan zen. Ander Aramendik lehen postua lortu zuen 1500 metroko lasterketan (3:57,79 minutu, bere marka pertsonalik onena), Aritz Leonet klubeko kidea bigarren izan zen proba berean. 800 metroko lasterketan ere garaipen bikoitza lortu zuten Ander eta Iker Angladak. Lehenak urrezko domina eskuratu zuen (1:53,06 minutu) eta bigarrenak zilarrezkoa.

Azken bi urrezko dominak Mikel Aramendik eta Irune Muguruzak eskuratu zituzten. Aramendi Euskadiko txapeldun izan zen 3000 metroko lasterketan, 9:25,75 minutuko denborarekin bere marka pertsonalik onena lortuta. Muguruza berriz, lehena izan zen 400 metroko hesi-lasterketan, 58,52ko markarekin.

Zilarrezko zazpi domina eta estatuko txapelketan parte hartzeko aukera

Emakumeen 4x100 metroko erreleboa Euskadiko txapeldunorde izan zen, Alaine Aguerraldek, Mariela Berazak, Leire Martiarenak eta Nerea Sorondok lortutako 48,41 segunduko markarekin. Honekin, 18 urtez azpiko Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera lortu du laukoteak.

Aitzinetik aipatu bezala, Aritz Leonetek eta Iker Angladak zilarrezko domina bana eskuratu zituzten, 1500 eta 800 metroko lasterketetan, hurrenez hurren. Goizane Garciak ere zilarrezko bertze bi domina lortu zituen, pisu eta mailu jaurtiketetan. Pisuan 12,10 metro egin zituen eta mailuan berriz, 47,49 metro. Azkenik, Unax Erasok mailu jaurtiketan ere zilarrezko domina irabazi zuen (45,49m), baita Mario Estangak pertigarekin ere (4,60m).

Brontzezko hiru domina eta 18 urtez azpiko minimo bat

Azkenik, brontzezko hiru domina ere lortu zituzten BATeko atletek. Izaskun Sanz 1500 metroko lasterketan sailkatu zen hirugarren postuan eta honekin, 18 urtez azpiko estatuko minimoa ere lortu zuen (4:45,23 minutu). Alazne Garrido ere podiumeko hirugarren koskara igan zen, 400 metroko hesi-lasterketan. (1:00,89 minutu). Azkenik, Jon Ruizek mailu jaurtiketan parte hartu zuen berriro eta brontzezko domina eskuratu zuen, 38,26 metroko jaurtiketarik hoberenarekin.

Adur Amilibia Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkaria:

BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...

SANDRA PIERA ETA JON URTIZBEREA SAN MARTZIAL IGOERAN IRABAZLE

Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak

Sanpedro eta sanmartzial...

SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika