JOAQUIN ALONSO SEIGARREN 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

400 metroko hesi-lasterketako finalean seigarren izateaz gain, Espainiako rekorra ere lortu zuen BATeko atleta gazteak

Bidasoa Atletiko Taldeak historia egin du aurten, klubeko bi atleta gazteei esker. Joaquin Alonso eta Carla Arwen Martinez Perun ospatu den 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan izan dira, denboraldi bikain bat borobiltzen. Alonsok 400 metroko hesi-lasterketako finalean egotea lortu zuen eta seigarren postua ere eskuratu zuen, Espainiako errekorra eginez. Martinezek berriz, 100 metroko lasterketan eta 4x100 errelebotan partehartze ona izan zuen.

Limako (Peru) 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan izan dira BATeko Joaquin Alonso eta Carla Arwen Martinez. Denboraldi bikaina borobiltzeko aukera izan dute bertan eta klubaren historiarako geldituko den partehartzea izan dute gainera. Alonsok 400 metroko hesi-lasterketan parte hartu zuen. Lehenik, kanporaketa fasea gainditu zuen, 52,47 segunduko denborarekin eta finalerdietarako txartela lortu zuen, nahiz eta ez zituen sentsaziorik onenak izan. Edonola ere, finalerdietan buelta eman zion honi eta 50,22 segundu lortu zituen, Espainiako 20 urtez azpiko errekorra hautsiz eta historia eginez. Honekin, finalera txartela lortu zuen eta finalean bertan, seigarren postua eskuratu zuen, 51 segunduko denbora eginez. Alonsok denboraldiari bukaera ezin hobea eman zion Liman, eta etorkizun handia duela ere berretsi zuen. Talaian hasi zen atletismoa praktikatzen eta, kategoriaz kategoria, Mikel Sanchez entrenatzailearen eskutik, hezten joan da eta gizonen taldeko atleta garrantzitsuenetako batean bihurtuz.

Bertzalde, Carla Arwen Martinezek partehartze ona izan zuen Munduko Txapelketan ere. 100 metroko lasterketan eta 4x100 erreleboetan parte hartu zuen eta finalerdietan sartzeko aukerarik ez bazuen ere, txapelketa internazionaletan bere debuta eginez bukatu du denboraldia. 100 metroko lasterketako kanporaketan dena eman zuen Martinezek eta 12,08 segunduko denbora egin zuen, nahiz eta ez zuen lortu kanporaketa gainditu eta finalerdietan egotea. Honen ondotik, 4x100 erreleboetan lehiatu zen, Ericka Badeau, Ivana Peralta eta Jazmin Romeu taldekideekin. Bertze atletei gertatu bezala, Martinezi ere eragin zion taldean egon zen janari intoxikazioak. Hala ere, lehiatu egin zen eta 45,84 segundu lortu zituen taldeak, finalerdietan egoteko nahikoa ez zen denbora. Edonola ere, 17 urteko atletak denboraldi bikaina borobildu du. Pasa den denboraldian iritsi zen Martinez BATera eta geroztik, Adrian Garciaren eskutik, marka guztiak hautsi ditu eta Munduko Txapelketan egoteko aukera izan du, esperientzia berriak bilduz eta bere kirol ibilbidearen etorkizuna irekiz. 

JOAQUIN ALONSO SEIGARREN 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

400 metroko hesi-lasterketako finalean seigarren izateaz gain, Espainiako rekorra ere lortu zuen BATeko atleta gazteak

Bidasoa Atletiko Taldeak...

GUADALUPEKO IGOERA OSPATUKO DA LARUNBAT HONETAN

Dagoeneko 90 korrikalarik eman dute izena, baina oraindik ere epea ez da itxi

Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko da larunbat honetan,...

JOAQUIN ALONSO ETA ARWEN MARTINEZ 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

Perun ospatuko da 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa, abuztuaren 26tik 31ra

Denboraldi berria hastear dagoela, Bidasoa Atletiko Taldeko bi atletek...

ABEL CASTAÑARES MASTER M65 MAILAKO MUNDUKO TXAPELDUNORDEA

Bidasoa Atletiko Taldeko atletak 2000 metroko oztopo-lasterketan lortu du zilarrezko domina

Gothenburg (Suedia) hirian ospatu zen pasa den astean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika