JEROME FERNANDEZ CD BIDASOAKO ENBAXADORE IZANEN DA IPARRALDEAN
Eskubaloia

JEROME FERNANDEZ CD BIDASOAKO ENBAXADORE IZANEN DA IPARRALDEAN

Fernandez mugaz bestaldeko irudi instituzionala izanen da eta klubari kirol teknifikazio planetan lagunduko dio

CD Bidasoak jakinarazi zuenez, Jérôme Fernández klubaren enbaxadore izanen da Iparraldean, Akitania Berrian eta Frantziako guneetan. Eskubaloiko jokalari ohiak etengabe lagunduko dio klub horiari kirol teknifikazio planak egiten. Gainera, Fernandez mugaz bestaldeko irudi instituzionala izanen da, eta Bidasoa ibaiaren bertze aldeko klub, federazio, erakunde eta enpresen aitzinean ordezkatuko du Bidasoako erakundea.

CD Bidasoa lanean ari da azken urteotan, eta bereziki Gurutz Aginagalderen bigarren legealdiaren hasieratik, mugaz gaindiko harremanetan erreferente izateko, kokapen geografikoan oinarrituta eta Irunek Hendaiarekin, Urruñarekin eta Ipar Euskal Herriarekin izan duen harreman estuari garrantzi handiagoa emanez. Horretarako, Jérôme Fernandez klubaren egituran sartzea erabaki estrategikoa da arlo horretako lana bultzatzeko.

Jérôme Fernandez

Ezker hegaleko atzelari izan zenak eskarmentu handia izan zuen eskubaloiko jokalari gisa. Profesional mailan Frantzian hasi zen jokatzen, lehenik Toulouse Handball taldean (1997-1999) eta ondotik, Montpellier HB taldean (1999-2002). 2002an Bartzelonara ailegatu zen, 2008ra arte Barçaren taldean egoteko eta gero, BM Ciudad Real taldean sartzeko (2008-2010). THW Kiel (2010-2011) eta Toulouse Handball (2011-2015) taldeetan egon zen Pays d'Aix HBn erretiratu aitzinetik (2015-2017).

Bere kirol ibilbidean zehar, bere klubekin, Europako bi Kopa irabazi ditu (2004/2005 Barçarekin eta 2008/2009 BM Ciudad Realekin), EHF Kopa bat (2002/2003 Barçarekin), lau ASOBAL Liga (2002/2003 eta 2005/2006 Barçarekin eta 2008/2009 eta 2009/2010 BM Ciudad Realekin), bi Errege Kopa (2003/2004 eta 2006/2007 Barçarekin), hiru Espainiako Superkopa Barçarekin (2003/2004, 2006/2007 eta 2008/2009) eta bi Europako Superkopa (2003/2004 Barçarekin eta 2008/2009 BM Ciudad Realekin). Gainera, Frantziako bi Liga eta Frantziako lau Kopa irabazi ditu.

Frantziako selekzioarekin bi aldiz lortu du urrezko domina Joko Olinpikoetan (2008 eta 2012), 2006an eta 2010ean Europako txapeldun izan zen eta 2001, 2009, 2011 eta 2015ean Munduko txapeldun.

Jérôme Fernandezek adierazi duenez, "oso pozik nago ASOBAL eta Europako klub historiko batekin lan egin ahal izateagatik. Frantziako jokalariak sasoian jartzeko lan egitea oso interesgarria da, Frantziako eta Espainiako joko-kultura desberdinak baitira. Bidasoa ibaitik gertu dauden klubei plus bat eman diezaiekegu eta klubaren zale amorratuak izatea lor dezakegu".

Bertzalde, Gurutz Aginagalde presidenteak Jérôme Fernandez klubera iritsi izana baloratu du: "Jérôme bezalako norbait aurkeztu ahal izatea albiste bikaina da. Bigarren legealdiaren hasieran, Bidasoa ibaiaren beste alderantz hasi ginen lanean. Jérôme bezalako pertsona bat izatea oso garrantzitsua da, instituzioetan eta kirol arloan zubiak eraikitzen lagunduko baitigu. Beste urrats bat da klub gisa, eta etorkizunera begira izan behar dugun hazkundearen parte da". 

Gurutz Aginagalde CD Bidasoako presidentea:

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

BORTZIRIAK CUP TXAPELKETA OSPATUKO DA LARUNBATEAN BERAN
Eskubaloia

BORTZIRIAK CUP TXAPELKETA OSPATUKO DA LARUNBATEAN BERAN

Txingudi Eskubaloi Taldeak antolatua, Berako Toki Ona kiroldegian ospatuko da egun osoko egitarauarekin

Txingudi Eskubaloi Taldeak Bortziriak Cup...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika