IKER CORTES:
Arrauna

IKER CORTES: "PASA DEN DENBORALDIAN BAINO EMAITZA HOBEAK BILDU NAHI DITUGU"

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek asteburu honetan emanen diote hasiera Euskotren Ligari

Ekainaren 29an hasiko da arraun denboraldia eta Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek ere lehenbiziko hitzordu garrantzitsua izanen du Euskotren Ligari ekiteko. A Coruñan izanen dira larunbatean eta Buerun biharamunean. 

2023ko udan emaitza ezin hobeak bildu zituen Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen traineruak. Iker Cortes entrenatzaileak aipatu duenez, "soilik Galiziako" gelditu zitzaien hondarribitarrei irabazteko. Hori berdintzea eta, ahal bada, hobetzea izanen da aurtengo helburua. Horretarako lan ona egin dutela azpimarratu du Cortesek, eta forma onean daudela. 

Aldaketak ere izan dituzte eskifaian. Entrenatzaileak jakinarazi du zenbait baja izan dituztela, "batzuk esperotakoak eta bertze batzuk azken orduak". Edonola ere, taldea osatzea lortu dute, lehiakorra eta sendoa. Indar horrekin eta sentsazio positiboak biltzeko helburu garbiarekin, joanen dira beraz ortzirale honetan Galiziara, denboraldiko lehen estropada lehiatzera. 


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika