II. ANAGAN KOPAKO HIRUGARREN FASEA ARRAKASTATSUA IZAN DA JAIZUBIAKO KIROLARIENTZAT

350 irteeratik goiti izan ziren Jaizubia Hipika Klubean ospatutako proban eta etxekoek emaitza bikainak bildu zituzten

Espainiako goi mailako zaldizko eta amazonak ibili ziren asteburuan lehian, Jaizubia Hipika Klubean ospatutako II. Anagan Kopako hirugarren fasean. 350 irteeratik goiti izan ziren eta horietatik guztietatik nagusitu zena Kevin Gonzalez de Zarate izan zen. Espainiako rankingean 11. postuan dago kokatuta eta bere nagusitasuna erakutsi zuen Irunen ere. Honez gain, etxeko klubeko zaldizko eta amazonek ere lan bikaina egin zuten eta emaitza ezin hobeak bildu zituzten, hemendik bi astetara Mungian ospatuko den finalaren aitzinean. Errate baterako, Laura Gamarrak bigarren postua lortu zuen 1,10m-ko proban, Udane Etxebestek lehen postua 0,80m-koan eta Danel Goikoetxeak hirugarrena larunbatean. Igandean berriz, Malena Granero izan zen garailea proba berean, Goikoetxean hirugarren postua errepikatuz.

Larraitz Uruñuela Jaizubia Hipika Klubeko ordezkariak egin digu asteburuko balorazioa:



MUGI KIROL UDALEKU ARRAKASTATSUAK EGIN DITUZTE LESAKAN

Guztira 60 haur egon dira, hiru astetan banatuak, kirol ezberdinez gozatzen

Mugi kirol udalekuak ospatu dituzte lehen aldiz Lesakan. Uztailaren...

IRUN HIRIA SARI NAGUSIA OSPATUKO DUTE JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAN

Ekainaren 15 eta 16an ospatuko da XXX. Irun Hiria Sari Nagusia Nagore Otañoren Oroimenezko txapelketa Jaizubian

San Pedro eta San Martzial besten...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika