HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia Eskubaloia Klubak Ilcapo Hondarribiko talde tekniko berria izendatu du, 2024/25ko denboraldirako. Horrela, Hugo Sanchez izanen da taldeko entrenatzailea, Diego Lorenzoren ordez, eta berarekin batera, Eñaut Uruñuela izanen da bigarren entrenatzailea eta Yon Gomez atezainena.

Hugo Sanchez irundarra izanen da Ilcapo Hondarribiako entrenatzailea heldu den denboraldian (2024/2025). Esperientzia du Sanchezek entrenatzaile gisa, izan ere, Amenabar Zarautz ZKE taldeko entrenatzailea izan da, gizonen Ohorezko Mailan bi denboraldiz, 2018/19an eta 2021/22an. Horrez gain, Euskal Eskubaloi Federazioan ere eskarmendua du, bertan zuzendari tekniko, entrenatzaile ikastaroetako irakasle eta emakumeen kadete taldeko hautatzaile izan baita. 2013/14 denboraldian gainera, CD Bidasoako antolatzailearen koordinatzailea izan zen, baita Bidasoa Irun taldeko bigarren entrenatzailea ere. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua, Espainiako Batzorde Olinpikoaren (COE) Kirol Errendimendu Handiko masterra eta European Handball Federationen EHF Master Coach titulua ditu.

Bigarren entrenatzaile lanetan, Eñaut Uruñuela irundarra egonen da, CD Bidasoako emakumeen arloko koordinatzaile ere den bitartean. Uruñuela klubeko oinarrizko maila guztietatik pasatu da, 2010etik Eskubaloi Eskolan sartu zenetik. Gainera, emakumeen eskubaloiari lotua egon da 2016/17tik, infantil eta kadete taldeekin batez ere. Eskubaloiko monitore ikastaroa egina du irundarrak (2017/18) eta lurraldeko entrenatzaile ikastaroa ere (2020/21). Gaur egun, entrenatzaile nazionalaren ikastaroa egiten ari da.

Azkenik, lan taldea osatzen Yon Gomez irundarra ere egonen da, atezainen entrenatzaile lanetan. CD Bidasoako harrobiko maila guztietatik pasatu da atezain gisa, azken urteetan bigarren taldera ailegatu den arte. Orain ongi ezagutzen duen postuko jokalariak entrenatuko ditu.

Era berean, CD Bidasoak eta Hondarribia Eskubaloia Klubak Diego Lorenzok bi urte hauetan erakutsi duen inplikazioa eta konpromisoa eskertu nahi izan dute eta bere etorkizunean zorterik onena opa diote. 

ALEX MOZAS: “TALDE DESEROSO BAT IZANEN DA ETA EZ DU LAGUNARTEKOAREKIN EZER IKUSTEKORIK IZANGO”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “TALDE DESEROSO BAT IZANEN DA ETA EZ DU LAGUNARTEKOAREKIN EZER IKUSTEKORIK IZANGO”

Bidasoak Bada Huesca jasoko du Artalekun, bihar (irailaren 28an) 19:30ean

Artaleku izanen da berriz ere Bidasoaren eskenatokia asteburu honetan....

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika