HONDARRIBIAK BOSTGARREN BUKATU DU EUSKOLABEL LIGAKO DENBORALDIA
Arrauna

HONDARRIBIAK BOSTGARREN BUKATU DU EUSKOLABEL LIGAKO DENBORALDIA

Bermeo eta Portugaleteko azken estropadetan laugarren eta hirugarren izan ondotik, Hondarribiak bostgarren postuan bukatu du Liga

Euskolabel Ligako azken bi estropadak jokatu ziren pasa den asteburuan, Bermeon eta Portugaleten hurrenez hurren. Aurtengo denboraldiko dinamikari segituz, Urdaibaiek irabazi zituen bi jardunaldiak. Hondarribia berriz, laugarren izan zen lehenean eta hirugarren bigarrenean. Sailkapen orokorrean, Urdaibai izan da aurten ere txapeldun eta Hondarribia bostgarren postuan sailkatu da.

Itsaso mugituarekin eta haize gogorrarekin jokatu zen larunbateko estropada Bermeon. Etxeko traineruak eraman zuen garaipena (20:29,26), bigarren sailkatuari, Zierbenari, 21 segundo ateraz (20:50,34), eta hirugarrenari, Donostiarrari 24 (20:53,90). Hondarribia laugarren sailkatu zen 21:04,98ko denborarekin.

Biharamunean Portugaleten aritu ziren denboraldiko azken estropadan. Bigarren txandan lehiatu ziren hondarribitarrak, hirugarren kaletik. Distantzia hartu zuten berehala aurkariekin eta horrela, estropada ona egin zuen, sailkapen orokorrean hirugarren sailkatuz. Urdaibaiek irabazi zuen berriz ere jardunaldia eta Orio izan zen bigarren. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika