GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA

Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak

Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta bertan, Gallardo izan zen irabazlea, Tecnari final handian irabazi ondotik. Guztira zortzi taldek hartu zuten parte lehiaketan, bi multzoan banatuta eta ligaxka formatuan jokatu zituzten norgehiagokak larunbat goizean.

Tecna, Events Onddar2-Excavaciones Arzuaga, BM Supermerkatuak, Akerreta, Legorburu Aduanas A, Legorburu Aduanas B, Bidasoa Frutak eta Gallardo izan ziren talde partehartzaileak eta azken honek eraman zuen garaipena, finalean Tecna enpresari irabazita. Real Unionek talde guztiei euren partehartzea eskertu nahi izan die, giro bikaina sortzeagatik, baita antolaketan lagundu duten babesle eta laguntzaile guztiei ere. 

REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN
Futbola

REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN

Talde txuribeltzari azken minutuan ihes egin zion garaipenak

Real Union Roca: Oihan Fernández, Peru Martínez, Eneko Behobide, Jon Ortiz,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika