EUSKAL SELEKZIOAREN OFIZIALTASUNA ESKATUKO DUTE IRUÑEAN IGANDEAN

Euskal Pilota Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko pilota emanaldi berezi bat eginen da igandean Jito Alai pilotalekuan, Labriten Munduko Txapelketa ospatzen den bitartean

22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketa ospatuko da asteburu honetan Labrit pilotalekuan, Federazioek (Nazioartekoa, Espainiarra, Nafarroa), Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak antolatuta. Euskal Selekzioak ez du parte hartzerik izanen. Aspaldiko aldarrikapena da hau, baita hor egoteko taldeak dituen oztopoak ere. Nazioarteko Federazioan oraindik ez da akordiorik lortu Euskal Herriko pilotariez osatutako konfederazioa onartzeko, Nafarroako Federazioan indefinizio etengabean ari dira eta Espainiako Federazioan kontrako jarrera da nagusi.

Hau guztia salatu eta ildarrikatzeko eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko, igande honetan (abuztuaren 25ean) 16:00etatik 18:30etara pilota emanaldia eginen dute Jito Alai pilotalekuan (Labrit gibelean) eta komunikatu baten irakurketa erę eginen dute Labriteko atarian txapelketa hasi aitzinetik.

Mikel Larralde, Endaiarrak Pilota Taldeko lehendakaria:


AGURTZANE BERASTEGI ETA LOIOLA ZUAZU NAGUSITU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAN

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako IX. Emakume Pala Txapelketaren finala ospatu zen asteburuan Jostaldin

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika