BIDASOA IRUNEK AURREDENBORALDIKO LAGUNARTEKOAK GAINDITZEN SEGITZEN DU
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK AURREDENBORALDIKO LAGUNARTEKOAK GAINDITZEN SEGITZEN DU

Pasa den ortziralean Logroño gainditu zuen (34-29) eta biharamunean Billeren kontra ere garaipena eskuratu zuen (26-25)

Bidasoa Irunek aurredenboraldiko azterketa guztiak gainditzen segitzen du. Pasa den asteburuan, bertze bi lagunarteko jokatu zituen talde horiak eta bietan garaipena eskuratu zuen. Ortziralean Elgoibarren, Logroñoren kontra 34-29 irabazi zuen eta biharamunean Artalekun, 26-25eko markagailuarekin gainditu zuen Billere Handball taldea.

Tito Diaz eta Gorka Nieto gabe, biak lesionaturik, jokatu zituen Bidasoak asteburuko bi lagunartekoak. Larunbateakoa gainera, etxean ospatu zen, zaleen aitzinean lehen aldiz. Garaipena ere eskaini ahal izan zieten jokalariek, Billere taldearen kontra 26-25eko markagailua erdietsi baitzuten. Hasieratik gailendu zen etxeko taldea, nahiz eta Pauekoak emaitza irauli. Azkenik, parekatua joan zen neurketa eta 10 segunduren faltan erabaki zen garaipena, Leo Macielek gelditu zuen penalti bati esker.

Aitzineko egunean ere, ortziralean, Bidasoak Logroño gainditu zuen, markagailua zabalagoarekin. Elgoibarren aritu ziren bi talde hauek elkarren kontra, eta 34-29ko markagailuarekin irabazi zuen talde horiak. Hasiera parekatua izan zen hau ere, baina Leo Macielek eta Skrzyniarzek atean egin zuten lanari esker eta Asier Nietok, bigarren zatian, erasoan lortutako zazpi golei esker, eskuratu zuten garaipena.

Hurrengo lagunartekoa Zarautzen ospatuko da, ortziralean (abuztuaren 30ean), 19:30ean, Zilarrezko Ohorezko Mailako etxeko taldearen kontra. 

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

BORTZIRIAK CUP TXAPELKETA OSPATUKO DA LARUNBATEAN BERAN
Eskubaloia

BORTZIRIAK CUP TXAPELKETA OSPATUKO DA LARUNBATEAN BERAN

Txingudi Eskubaloi Taldeak antolatua, Berako Toki Ona kiroldegian ospatuko da egun osoko egitarauarekin

Txingudi Eskubaloi Taldeak Bortziriak Cup...

BIDASOAK ZARAUTZ GAINDITU ZUEN ASTEBURUKO LAGUNARTEKOAN
Eskubaloia

BIDASOAK ZARAUTZ GAINDITU ZUEN ASTEBURUKO LAGUNARTEKOAN

Plenitude ASOBAL Liga hasi aitzinetik, talde horiak etxen etxean jokatuko du azken lagunartekoa Bada Huescaren kontra

Bidasoa Irunek aurredenboraldiko...

ARIBIT CONSTRUCTION CD BIDASOAREN BABESLE BERRIA
Eskubaloia

ARIBIT CONSTRUCTION CD BIDASOAREN BABESLE BERRIA

Ipar Euskal Herriko enpresa izanen da klub horia babestuko duena, mugaz gaindiko harremanak sendotuz

CD Bidasoak jakinarazi duenez, klub horiak eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika