BAZTANEK ETXEAN HASIKO DU 2024/25 DENBORALDIA
Futbola

BAZTANEK ETXEAN HASIKO DU 2024/25 DENBORALDIA

Supercopako irabazleak izan ondotik, baztandarrak prest daude bihar San Adrian jasotzeko

Nafarroako Ligako Lehen Maila Autonomikoko Baztanek bihar, irailaren 7an, hasiera emanen dio 2024/25 denboraldiari. Etxean arituko da, Giltxaurdin, San Adrianen kontra, 18:00etan. Aurredenboraldi motza izan du aurten taldeak, baina sari handia lortu du dagoeneko, Supercopako irabazlea izan baita eta honekin, Errege Kopako kanporaketa jokatzeko ateak ireki zaizkio.

2024/25 denboraldiari begira, Baztanek aldaketak izan ditu bere talde teknikoan. Josema Osacar izanen da Lehen Maila Autonomikoko taldeko entrenatzailea, Luis Iturriria bigarren entrenatzailearen eta Sergio Oskoz prestatzaile fisikoaren laguntzarekin.

Ligako lehen partidua jokatzeko prestaketak motzagoak izan dira aurten baztandarrentzat. Pasa den denboraldia luzatu egin zitzaien, Hirugarren mailara igotzeko aukera jokatu zutelako, eta soilik bi aste izan dituzte ikasturte berriz prestatzeko. Bi aste horietan gainera, konpromezuak ez dira faltatu. Izan ere, Baztanek Supercopa jokatu du eta arrakastaz gainera, txapelketako irabazlea izan baita. Zarramonza izan zuten aurkari lehiaketan eta euren etxean, bana berdindu ondotik, Giltxaurdin 5-1 garaitu zuten baztandarrek arerioa. Garaileak izanda, orain bertze kanporaketa bati aurre egin beharko diote urrian, Aragoiko, Kataluniako edo Baleareetako talde baten kontra. Hori gaindituz gero, Errege Kopako kanporaketa jokatuko du Baztanek.

Honekin guztiarekin, aurredenboraldi prestaketa motza edukita, baina lehiaketako martxa azkar hartuta, bihar 18:00etan Giltxaurdin emanen diote hasiera Lehen Maila Autonomikoko denboraldiari, San Adrianen kontrako partiduarekin.

Sergio Oskoz prestatzaile fisikoa:

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika