BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Durangon, 16 urtez azpiko kategorian. Bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko atletak eta guztira, hamabi domina eskuratu zituzten (urrezko lau, zilarrezko bortz eta brontzezko hiru), baita estatuko txapelketan parte hartzeko zenbait marka minimo ere.

Emakumeetan Uzuri Martiarenak lortu zuen urrezko domina diska jaurtiketan, 33,84 metrorekin, eta 16 zentrimetro falta izan zituen estatuko minimorako. Horrez gain, Martiarenak zilarrezko domina ere eskuratu zuen xabalina jaurtiketan, 32,93 metroko jaurtiketa eginda. Elene Salcedok eta Hai Duong Alzagak ere urrezko domina bana irabazi zituzten. Salcedok 300 metroko hesi-larterketan lortu zuen garaipena (44,90 segundu eta estatuko minimoa) eta Alzagak 300 metroko lasterketan lortu zuen (41,98 segundu). Azkenik, Olatz Elizasuk zilarrezko domina eskuratu zuen diska jaurtiketan (26,73m).

Gizonetan, Iker Anaut izan zen atletatik azpimarragarriena. Bi domina eskuratu zituen gazteak, bata urrezko pertigan (3,40m) eta bertzea, brontzezkoa luzera-jauzian (5,69m). Ibai Anaut anaiak ere zilarrezko domina poltsikoratu zuen pertigan, 3 metroko jaurtiketarekin). Eñaut Arburua eta Unai Gonzalez txapeldunorde izan ziren bi probetan. Arburuak 300 metroko hesi-lasterketan lortu zuen zilarrezko domina (42,08 segundu, 8 zentesimara izan zuen estatuko minimoa) eta Gonzalezek 1000 metroko lasterketan (2:42,60 minutu eta estatuko minimoa lortuta). Beñat Lekuonak ere brontzeko domina eskuratu zuen altuera-jauzian (1,60m) eta azkenik, Jon Andianok ere hirugarren postua eskuratu zuen 300 metroko lasterketan (39,25 segundu). 

BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...

SANDRA PIERA ETA JON URTIZBEREA SAN MARTZIAL IGOERAN IRABAZLE

Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak

Sanpedro eta sanmartzial...

SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika