ARRAUNA IZANEN DA PROTAGONISTA HONDARRIBIAN ASTEBURUAN
Arrauna

ARRAUNA IZANEN DA PROTAGONISTA HONDARRIBIAN ASTEBURUAN

Larunbatean eta igandean Euskotren eta Euskolabel ligetako traineruak ariko dira lehian eta igandean berriz, KAE Ligako arraunlariak

Abuzturo legez, Euskotren eta Euskolabel ligetan Txingudiko eta Hondarribiko banderak jokatuko dituzte bihar, baita KAE ligan Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako bandera ere igandean. Horrekin baina, garai bateko usadioak berreskuratu nahian, egun osoko egitaraua prestatu dute biharko Hondarribia Arraun Elkarteak eta Udalak.

Euskotren ligan, emakumeetan, sailkapen orokorreko bosgarren postuan iristen dira Hondarribitarrak asteburu honetara, aurretik duten Donostiarra eta gibeletik duten Hibaikarekiko alde handiarekin. Play Offetara iristeko lau estropada falta zaizkielarik, itxaropentsu mintzatu da Iker Cortes

Euskolabel ligan berriz, urteko lehen bandera eskuratu zuen joan den iganean Hondarribiak Orion. Marka horrekin, sailkapen orokorrean bosgarren lekutik hirugarrenera pasa zen eta 107 punturekin iristen da asteburu honetara, liga erdia baina gehiago eginik.

KAE ligan igandean izanen da estropada, baina biharkoa ere begirada bereziz jarraituko dute. Sailkapen orokorrean, zortzigarren da Hondarribia 34 punturekin, laugarren LAT 78 punturekin.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika