ZORTZI DOMINA EKARRI ZITUZTEN ETXERA BAT-EKOEK EUSKADIKO TXAPELKETA ABSOLUTUTIK

Emaitza hauek positiboak izan dira asteburu honetan ospatu den 16 urtez azpiko eta master mailetako Espainiako txapelketei begira

Euskadiko Txapelketa absolutua ospatu zen pasa den asteburuan, ekainaren 17 eta 18an, Gasteizen. Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariek emaitza onak lortu zituzten bertan, guztira zortzi domina pilatuz. Heldu den asteburuan ospatuko den Espainiako Txapelketarako atariko ona egin dute atletek.

Goizane Garcia izan zen bertze behin Bidasoa Atletiko Taldeko atleten artean nabarmenetarikoa. Maila ona ematen ari da denboraldi hasieratik, erregulartasuna erakutsi du eta jaurtikeketan oso lehiakor egon da. Asteburu honetan ere horrela izan da. Disko-jaurtiketan zilarrezko domina eskuratu zuen, 40,16 metro egin da. Honez gain, bertze bi brontzezko domina irabazi zituen Garciak, mailu-jaurtiketan (43,40m) eta pisu-jaurtiketan (11,42m).

Laia Olascoagak ere lorpen bikoitza eskuratu zuen Euskadikoan. 100 metroko lasterketan txapeldunorde bilakatu zen, 12,25 segunduko denborarekin. Gainera, hirugarren postuan sailkatu zen 200 metroko lasterketan, 24,56 segundurekin.

Gizonezkoen artean, Ander Angladak, Asier Zarandonak eta Juan Errandoneak lortu zuten lehen postuan sailkatzea. Angladak 800 metroko lasterketan eskuratu zuen urrezko domina, 1:51,85 minutuko denbora eginez eta Iñaki Gebrerok duen klubeko errekorra lortzeko puntuan izanda. Zarandonak berriz, 43,05 metroko jaurtiketa egin zuen diskoarekin eta beraz, podiumeko lehen koskara igan zen. Azkenik, Errandonean 14,95 jauzirik onena egin zuen hirukoitzean eta berak ere urrezko domina poltsikoratu zuen.

Podiumera igan ziren atletez gain, bertze hainbertzek emaitza onak lortu zituzten eta finalera zenbait sailkapen lortu ere. Hemen dituzue bi jardunaldietako emaitza guztiak: https://rfealive.me/Results/Schedule?chid=T2023VI010

JOAQUIN ALONSO SEIGARREN 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

400 metroko hesi-lasterketako finalean seigarren izateaz gain, Espainiako rekorra ere lortu zuen BATeko atleta gazteak

Bidasoa Atletiko Taldeak...

GUADALUPEKO IGOERA OSPATUKO DA LARUNBAT HONETAN

Dagoeneko 90 korrikalarik eman dute izena, baina oraindik ere epea ez da itxi

Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko da larunbat honetan,...

JOAQUIN ALONSO ETA ARWEN MARTINEZ 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

Perun ospatuko da 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa, abuztuaren 26tik 31ra

Denboraldi berria hastear dagoela, Bidasoa Atletiko Taldeko bi atletek...

ABEL CASTAÑARES MASTER M65 MAILAKO MUNDUKO TXAPELDUNORDEA

Bidasoa Atletiko Taldeko atletak 2000 metroko oztopo-lasterketan lortu du zilarrezko domina

Gothenburg (Suedia) hirian ospatu zen pasa den astean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika