Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek
Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...
25 Eka, 2024
Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak
Sanpedro eta sanmartzial besten programaren barrenean, San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatu zen pasa den ekainaren 22an. Euri ttikia baldin bazen ere, 140 korrikalari izan ziren irteeran, nahiz eta helmugara 132 ailegatu. Horietatik azkarrenak Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren.
Irteera hartu zuten 140 korrikalaritik 132 ailegatu ziren San Martzialen kokatua zegoen helmugara. Emakumeetan, Sandra Piera izan zen irabazlea, 17:24ko denbora eginez. Bere gibeletik, Claudia Behobide (18:12) eta Beatriz Males (18:25) helmugaratu ziren hurrenez hurren.
Gizonetan, Jon Urtizberea izan zen azkarrena aurtengo edizioan. 13:22 minutu behar izan zituen ibilbideko 3,6 kilometroak osatzeko eta berekin batera podiumean, Patrick Laqueche igan zen bigarren koskara. Honek azken minutura bitarte borroka zuen garaipena, baina azkenik, 13:31 minuturekin bigarren sailkatua izan zen. Azkenik, hirugarren koskara, Aritz Garin igan zen, 14:01 minutuko denborarekin.
Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek
Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...
Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak
Sanpedro eta sanmartzial...
3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak
San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...
Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia
2024ko uda ailegatzear dago eta...