SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren 22an, Irunen, sanpedro eta sanmartzial besten harira. Urdanibia Plazatik abiatuko da Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako lasterketa, 10:30ean, eta partehartzaileek 3,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Ekainaren 22an ospatuko da aurten XVLI San Martzial Igoera. BATek antolatzen duen urteroko hitzordua da eta ohiko ibilbidea izanen du, Urdanibia Plaza eta San Martzial lotzen dituen 3,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. 10:30ean abiatuko da proba eta emakume eta gizon absolutuen kategoriak izanen dira soilik.

Izen emateak dagoeneko irekiak daude, www.kirolprobak.com webgunean. Aitzinetik izena ematen dutenek ortzirala arte, ekainaren 21era arte, izanen dute aukera, 10 euroen truke. Egunean bertan ere egin daiteke inskripzioa, lasterketa hasi baino lehen, 9:15etik 10:15era. Aurten gainera, berrikuntza bat izanen da. BATek San Martzial Igoeran eta Guadalupe Igoeran parte hartzeko aukera eskainiko baitu batera, 16 euroen truke. 

TXINGUDI KORRIKAREN 25. URTEURRENA OSPATUKO DUTE URRIAREN 6AN

Aurtengo berrikuntza nagusia igandearekin ospatuko dela izanen da eta lasterketak Gipuzkoako 10K-ko Txapelketa hartuko duela

Txingudi Korrikaren 25....

JOAQUIN ALONSO SEIGARREN 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

400 metroko hesi-lasterketako finalean seigarren izateaz gain, Espainiako rekorra ere lortu zuen BATeko atleta gazteak

Bidasoa Atletiko Taldeak...

GUADALUPEKO IGOERA OSPATUKO DA LARUNBAT HONETAN

Dagoeneko 90 korrikalarik eman dute izena, baina oraindik ere epea ez da itxi

Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko da larunbat honetan,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika