REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Futbola

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena

Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco (Belaustegi, 71. min.), Bedialauneta, Olabarria; Eizagirre, Lizardi (Urkiza, 83. min.), Linder, Osoro (Elizburu, 71. min.), Lezertua (Arriaga, 89. min.); Ortega (Azkarate, 71. min.).

Real Unión Roca: Rodríguez; Pinillos, Arteaga (Elizetxea, 14. min.), Gordo, Martínez-Barranco; Capelete, Poirier (Sánchez, 66. min.), Corvo (Sainte-Rose, 78. min.), Ander Fernández (Delpuerto, 8. min.) (Herrero, 78. min.), Letamendia; Ortiz.

Emaitza (1-0): 1-0, Gordo, bere atean (77. min.).

Epailea: Eneko Lorán Fraga. Txartel horia atera die Linderri (59. min.) eta Lezertuari (89. min.) Mutriku FT taldean eta Ortizi (19. min.), Martínez-Barrancori (59. min.) eta Sánchezi (85. min.) Real Unión Roca taldean.

Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 33. jardunaldia. San Miguel. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak denboraldiko azken aurreko neurketa galdu zuen asteburuan. Mutriku izan zuen aurkari, San Miguel zelaian, eta 1-0eko markagailuarekin puntuak bertan utzi zituen. Hutsean berdinduta ailegatu ziren partiduaren azken zatira, baina Unai Gordok 77. minutuan bere atean sartutako gol baten ondorioz, garaipena ahalbidetu zien mutrikuarrei.

Emaitza honen ondotik, Carlos Garciaren taldea sailkapeneko bederatzigarren postuan kokatu da, 44 punturekin guztira. Heldu den asteburuan, denboraldiari bukaera emanen dio talde txuribeltzak, Galeko anexoan, CD Hernani taldearen kontra. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika