REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN
Futbola

REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN

Talde txuribeltzari azken minutuan ihes egin zion garaipenak

Real Union Roca: Oihan Fernández, Peru Martínez, Eneko Behobide, Jon Ortiz, Fermín Corvo (Nicolás Chouza, 74’), Beñat Palenzuela (Brice Ghussein, 63’), Xabier Garzón (Ander Fernández, 80’), Mikel Martín (Telmo Dolado, 46’), Unai Arteaga (Manuel Pinillos, 88’), Aimar Labaka, Markel Mancisidor.

Mutriku FT: Urreizti, Etxebarria, Bedialauneta, Eizagirre (Lizardi, 73’), Linder, Muiños, Lezertua (Elizburu, 85’), Ortega (Osa, 65’), Zubizarreta, Cárdenas (Solabarrieta, 73’), Blanco (Osoro, 85’).

Emaitza (1-1): 1-0, Jon Ortiz (34’). 1-1, Iosu Muiños (90’).

Txartelak: Real Unión Roca: Mikel Martín (34’), Xabier Garzón (70’). Mutriku FT: Jon Linder, Jon Eizagirre, Unai Bedialauneta.

Real Union Rocak Mutrikurekin bana berdinduta bukatu zuen pasa den larunbatean, irailaren 21ean, denboraldiko bigarren jardunaldia, Stadium Galen jokatzen zuen lehena. Azken minutuan ihes egin zion garaipenak Carlos Garciaren taldeari.

Talde txuribeltza 1-0eko markagailuarekin joan zen atsedenaldira, 34. minutuan Jon Ortizek sartutako golari esker. Bigarren zatian ere emaitza bere horretan mantentzen jakin zuen etxeko taldeak, eta neurketa bukatzear zegoela ailegatu zen ezustekoa. 90. minutuan, Iosu Muiñosek gola sartu eta partidua berdindu zuen, jardunaldiko puntuak banatuz.

Berdinketa honen ondotik, eta lehen jardunaldiko bertze berdinketa batuta, Real Union Rocak bi puntu ditu sailkapenean. Heldu den asteburuan, Mondragon CF bisitatuko du taldeak. 

REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN
Futbola

REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN

Talde txuribeltzari azken minutuan ihes egin zion garaipenak

Real Union Roca: Oihan Fernández, Peru Martínez, Eneko Behobide, Jon Ortiz,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika