REAL UNION ROCAK EZIN IZAN ZUEN EIBARREN PUNTURIK BATU
Futbola

REAL UNION ROCAK EZIN IZAN ZUEN EIBARREN PUNTURIK BATU

Eibar B taldeak 2-0 irabazi zuen talde txuribeltzaren aitzinean

SD Eibar B: Bermejo; Amilibia, Azarloza, Yarza, Ariño; Etxebarria, Bernal, Iza, García (Rezola, 84. min.), Landa (Trinidad, 77. min.); Agirre (Sánchez, 62. min.).

Real Unión Roca: Oihan Fernández; Arteaga (Delpuerto, 67. min.), Cabo, Martínez-Barranco, Dolado; Herrero (Elizetxea, 67. min.), Sánchez, Pinillos (Tellechea, 75. min.), Ander Fernández (Sainte-Rose, 75. min.), Corvo (Poirier, 59. min.); Ortiz.

Emaitza (2-0): 1-0, Azarloza (11. Min.); 2-0, Agirre (24. min.).

Epailea: Oihan Aberrieta Larraona. Txartel horia atera die Yarzari (53. min.) SD Eibar B taldean eta Ortizi (32. min.) Real Unión Roca taldean. Carlos García Real Unión Roca taldeko entrenatzaileari ere txartel horia atera dio (67. min.).

Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 24. jardunaldia. Unbe. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak porrota jaso zuen pasa den jardunaldian Eibar B taldearen kontra. 2-0eko markagailuarekin galduta, talde txuribeltzak ezin izan zituen puntuak Irunera bueltan ekarri.

Lehen zatitik partida gogorra izanen zela somatu zen Unbe zelaian. Etxekoek segidan hartu zuten aurrea markagailuan, Azarlozak sartutako golari esker (11. minutuan). Horrez gain, atsedenaldia baino lehen, 24. minutuan, Agirrek bigarren gola lortu zuen eta garaipena erdi erabakita utzi zuen. Bigarren zatian ez zuten gehiago asmatu, baina 2-0eko emaitza mantentzeko gai izan ziren eibartarrak.

Honen ondotik, irundarrak sailkapeneko bederatzigarren postuan kokatu dira, 33 punturekin guztira. Hurrengo asteburuan, Oiartzun KE jasoko dute etxean, Galen. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika