MIKEL ARAMENDI ETA IKER IBARGUEN EUSKADIKO KROS TXAPELKETAKO 20 URTEZ AZPIKO TXAPELDUN ETA TXAPELDUNORDE

Urko Ibarguen ere txapeldunorde izan zen 16 urtez azpiko kategorian

Euskadiko Kros Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Araban eta bertan, kategoria ttikietako Bidasoa Atletiko Taldeko hainbat korrikalarik hartu zuten parte, emaitza bikainak bilduz. Tartean, Mikel Aramendi eta Iker Ibarguen Euskadiko txapeldun eta txapeldunorde izan ziren, hurrenez hurren, 20 urtez azpiko kategorian. Horrez gain, Urko Ibarguen ere txapeldunorde izan zen 16 urtez azpiko mailan.

Mikel Aramendik lortu zuen Bidasoa Atletiko Taldeko emaitzarik onena. Izan ere, Euskadiko txapeldun bilakatu zen 20 urtez azpiko kategorian. Bere gibeletik, taldeko Iker Ibarguen sailkatu zen, Aramenditik 7 segundura soilik helmugaratuta. Maila berean, Adur Ugartemendia bostgarren postuan sailkatu zen eta, 19. postuan, Julen Casado helmugaratu zen. Kategoria bereko emakumeen artean onena Lorea Cabezon izan zen, eskuratu zuen laugarren postuarekin. Nahia Pikabeak ere hamargarren postua lortu zuen.

Horrez gain, 16 urtez azpiko mailan, Urko Ibarguen txapeldunorde izan zen. Bostgarren postuan berriz, Unai Gonzalez sailkatu zen, hamaikagarrenean Gorka Garcia, hamabostgarrenean Jon Casado, 22. Telmo Elortegi eta 23. Jon Perez. Emakumeen artean, Iratxe Cambon hamaisegarrena izan zen eta Enea Erkizia hamazazpigarren.

18 urtez azpikoen artean onena Julen Mendoza izan zen, seigarren postuan helmugarratu zen. Emakumeetan berriz, Irati Erro bederatzigarren izan zen. Horrez gain, gizonetan Hugo Vazquez hamaikagarren postuan helmugaratu zen, Lukas Cabezon hamabigarrenean, Xabier Elortegi 21. eta Alai Cabello 23. Emakumeen artean, Maria Bauza hamaikagarren izan zen.

Azkenik, absolutu mailan Unax Goenaga 55. postuan sailkatu zen, Jon Unzueta 61. eta Abel Castañares 142. postuan helmugaratu zen. 

JOAQUIN ALONSO SEIGARREN 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

400 metroko hesi-lasterketako finalean seigarren izateaz gain, Espainiako rekorra ere lortu zuen BATeko atleta gazteak

Bidasoa Atletiko Taldeak...

GUADALUPEKO IGOERA OSPATUKO DA LARUNBAT HONETAN

Dagoeneko 90 korrikalarik eman dute izena, baina oraindik ere epea ez da itxi

Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko da larunbat honetan,...

JOAQUIN ALONSO ETA ARWEN MARTINEZ 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

Perun ospatuko da 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa, abuztuaren 26tik 31ra

Denboraldi berria hastear dagoela, Bidasoa Atletiko Taldeko bi atletek...

ABEL CASTAÑARES MASTER M65 MAILAKO MUNDUKO TXAPELDUNORDEA

Bidasoa Atletiko Taldeko atletak 2000 metroko oztopo-lasterketan lortu du zilarrezko domina

Gothenburg (Suedia) hirian ospatu zen pasa den astean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika