HONDARRIBIAKO GIZONEZKOAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO GARAILE
Arrauna

HONDARRIBIAKO GIZONEZKOAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO GARAILE

Emakumeek berriz, seigarren postua eskuratu zuten etxeko uretan

Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen atzo, ekainaren 2an, Hondarribiako uretan. Guztira, 24 talde aritu ziren lehian beterano, emakume eta gizonen kategorietan. Etxeko taldeak emakume eta gizonetan parte hartu zuen eta azken honetan gainera, bandera eskuratu zuen, Getaria eta Donostiarraren aitzinetik sailkatu ondotik. Emakumeak berriz, seigarren postuan sailkatu ziren.

Hondarribiako emakumeek seigarren postua eskuratu zuten atzo etxeko uretan jokatutako Gipuzkoako Txapelketan. Bigarren txandan lehiatu ziren Hibaikaren, Zarautzen eta Zumaiarekin batera. Zumaiak irabazi zuen txanda, baina Hondarribia bi segundura sailkatu zen. Edonola ere, Donostia Arraun Lagunak eraman zuen bandera (11:16,08), Tolosaren eta Donostiarraren aitzinetik sailkatuta.

Gizonetan berriz, garaipena etxean gelditu zen. Hondarribiak eraman zuen bandera eta Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen horrela. Txandan lehenak izan ziren, hamar segunduko tartea irabaziz, eta sailkapen orokorrean ere garaipena eskuratzeko gai izan ziren. Getaria izan zen bigarren eta Donostiarra hirugarren. Bostgarren aldiz eraman zuten hondarribitarrek Gipuzkoako Txapelketako bandera eta asteburu honetan berriz, gauza bera egin nahiko dute Euskadiko Txapelketako garaikurrarekin. 

Iñigo Vertiz teknikaria:


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika