HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela bi aste Hondarribiko udaletxean, eta bertan, Lupe Queiruga Kiroletako zinegotziak Udalak kirol frogak babesteko duen konpromisoa berretsi zuen: «Bizitza osasungarri baten alde ekintza garrantzitsuak dira, urrats bat gehiago». Lasterketa, maiatzaren 5ean (igandean), 10:00etan hasiko da Minatera kaletik eta Portua auzotik barrena aireportuko errepidetik Amutera joango da, han Kosta kaletik itzultzeko, eta zuzenean Santa Engrazitik Sabin Arana kalera, Kai Berriraino joan eta bueltan espigoian amaitzeko. «Ibilbide laua eta oso azkarra da, inolako gorabeherarik gabekoa», azpimarratu du Mikel Leal antolatzaile taldeko ordezkariak. Zentzu honetan, BAT taldeko Ibon Muñozek gogoratu du 10K ibilbide homologatua dela, eta beraz, marka egiteko asmoa duten herri-lasterkari askorentzat aukera paregabea. «Mailako jendea etorriko da eta ikuskizuna ziurtatuta dago. Halere, ez dugu ahaztu behar lasterketa popularra dela eta denei irekita dagoela, ez bakarrik oso azkar datozenei», argitu dute antolatzaileek. Izan ere, gozatu eta bizimodu osasuntsua sustatzen jarraitzeko helburua du herri-lasterketa honek.

Esan bezala, izen-emate epea irekita dago, maiatzaren 4ako 20:00ak bitarte, www.kirolprobak.com gunean.

JOAQUIN ALONSO SEIGARREN 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

400 metroko hesi-lasterketako finalean seigarren izateaz gain, Espainiako rekorra ere lortu zuen BATeko atleta gazteak

Bidasoa Atletiko Taldeak...

GUADALUPEKO IGOERA OSPATUKO DA LARUNBAT HONETAN

Dagoeneko 90 korrikalarik eman dute izena, baina oraindik ere epea ez da itxi

Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko da larunbat honetan,...

JOAQUIN ALONSO ETA ARWEN MARTINEZ 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

Perun ospatuko da 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa, abuztuaren 26tik 31ra

Denboraldi berria hastear dagoela, Bidasoa Atletiko Taldeko bi atletek...

ABEL CASTAÑARES MASTER M65 MAILAKO MUNDUKO TXAPELDUNORDEA

Bidasoa Atletiko Taldeko atletak 2000 metroko oztopo-lasterketan lortu du zilarrezko domina

Gothenburg (Suedia) hirian ospatu zen pasa den astean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika