13 Mai, 2024
Orio, Getaria eta Donostiarraren aitzinetik sailkatu ziren Hondarribiako gizon seniorrak
Gipuzkoako Trainerilla txapelketa jokatu zen atzo, igandean, Getarian. Bertan, Hondarribiako gizon seniorrak garaile izan ziren eta beraz, Gipuzkoako txapeldun bilakatu ziren. Manex Aldai, Adrian González, Beñat Egiazu, Bikendi Alza, Iñigo Sagarzazu eta Galder Esponda izan ziren lehian, Joseba Amunarriz patroi lanetan zutela. Hauen gibeletik, Orio, Getaria eta Donostiarra sailkatu ziren. Honez gain, emakume kadeteetan San Juan izan zen nagusi, baita gate mailako emakumeetan ere. Azkenik, absolutu mailako emakumeetan Zumaia izan zen txapelduna.
Edota Kanpandegi Hondarribia Arraun Elkarteko ordezkaria:
Zubimendik zilarrezko domina eskuratu du Emma Alimbauekin batera 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan
Santiagotarrak klubeko Naroa Zubimendi Kanadan...