DONEZTEBEK HIRUGARREN GARAIPENA SEGIDAN LORTU DU
Futbola

DONEZTEBEK HIRUGARREN GARAIPENA SEGIDAN LORTU DU

Sailkapeneko bigarren postuan daude doneztebarrak, Gazte Berriak liderrarekin berdinduta

Nafarroako Ligako Preferente mailako Doneztebek garaipena eskuratu zuen denboraldiko hirugarren jardunaldian ere. 1-2ko markagailua erdietsi zuen pasa den igandean Ziraukiren kontra eta horrela, hirutik hiru lortuta, sailkapeneko bigarren postuan kokatua dago, Antsoaingo Gazte Berriak liderrarekin berdinduta.

Dinamika onean dagoela erakutsi zuen asteburu honetan ere Doneztebek. Ziraukiko zelaia “plaza zaila” zela aipatu du Joel Gil bigarren entrenatzaileak, nahiz eta bisitariak euren jokoa zelairatzen saitu ziren. Lehen zatian, aukera garbiak eduki zituztela onartu du Gilek, “Fermin, Leatxe eta Agestaren bitartez”. Hala ere, “ez ziren nahikoak izan gola sartzeko”. Atsedenaldira bidean zeudela berriz, Ziraukik gola sartu zuen lehen 45 minutuetan izan zuen aukera bakarrean, eta 1-0ekoarekin joan ziren aldageletara.

Doneztebek gehiago merezi zuenaren sentsazioa zuten bisitariek, eta “berdin jarraitu behar zela” argi zuten. Horrez gain, bigarren zatiaren hasieran, Zirauki bat guttiagorekin gelditu zen zelaian, txartel gorri bat ikusi baitzuen bertako jokalari batek. Horren ondotik, etxekoek “ez zuten jokorik egin, denbora galtzen hasi” zirela azpimarratu du bigarren entrenatzaileak, “beraien intentzioa ahalik eta agudoen bukatzea baitzen”. Orduan, bisitariek aukera aprobetxatu, eta Aimar Jabaleraren bitartez neurketa berdindu zuten. Hori gutti balitz, bortz minutu beranduago, jokalari berak bigarrena ere sartzeko aukera aprobetxatu zuen eta 1-2koarekin bukatzea lortu zuten doneztebarrek.

Joel Gil bigarren entrenatzaileak adierazi bezala, “garaipen garrantzitsua” izan zen igandekoa, batez ere, hemendik aitzinera, “konfiantza handia” emanen dielako. Hain zuzen ere, hori beharko dute heldu den larunbatean, irailaren 28an, etxeko laugarren jardunaldian irabazteko. Mutiltvera C jasoko dute orduan, Iñaki Indart zelaian, 17:00etan. 

REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN
Futbola

REAL UNION ROCAK MUTRIKUREKIN BANA BERDINDU ZUEN

Talde txuribeltzari azken minutuan ihes egin zion garaipenak

Real Union Roca: Oihan Fernández, Peru Martínez, Eneko Behobide, Jon Ortiz,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika