CARLOS BEITIAK ETA JULIO MARTINEZ ESCORCIAK EZ DUTE REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

CARLOS BEITIAK ETA JULIO MARTINEZ ESCORCIAK EZ DUTE REAL UNIONEN SEGITUKO

Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean

Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia jokalariek ez dute Real Unionen segituko, klub txuribeltzak jakinarazi duen moduan. Beitia, Villarreal CF taldeko harrobian hezia izan den jokalaria, Irunera etorri zen Sabadell CE-tik pasa den neguko merkatuan. Guztira, 2023/24 denboraldiko bigarren zatian, Ligako hiru neurketa jokatuko ditu. Martinez Escorcia berriz, Real Madrid CF-ren harrobian hezitakoa da eta Deportivo Alavesetik ailegatu zen Irunera pasa den udan. Guztira, Ligako hamahiru partidu jokatu ditu eta RFEF Kopako bertze bi.

Real Unionek bi jokalariei euren profesionaltasuna eskertu die, baita zorte ona opa ere etorkizunean. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika