BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN

Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen

Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu nagusietako bat, hain zuzen ere, 2024/25 ikasturtean Europako txapelketa jokatzea. Azken jardunaldian emandako emaitzak kontuan hartuta, talde horiak ziurtatu du Europako ibilbideari berrekinen diola, Plenitude ASOBAL Liga bukatzeko bi partida gelditzen direness jokatzeko. Horrela, heldu den denboraldiko EHF European Leagueko partehartzea hamazazpigarrena izanen da bidasotarrentzat.

Bidasoak, Plenitude ASOBAL Ligako sailkapenean, lau puntu ateratzen dizkio BM Logroño La Rioja laugarren sailkatuari. Matematikoki, errioxarrek ezin dute talde horia gainditu eta beraz, irundarrek, bigarren postuan kokatuak daudenak gaur, hirugarren postua ziurtatu dute. Horrez gain, heldu den maiatzaren 18an (18:00) Fertiberia Puerto Sagunto gaindituz gero, txapeldunordea izanen litzateke.

Denboraldi bikaina egin ondotik, Bidasoa Europara bueltatuko da 2024/25ko ikasturtean. Formatu berrian estreinakoz arituko da talde horia. Lau taldez osatutako zortzi multzo izanen da hasieratik eta sei jardunaldi jokatuko dira. Multzo bakoitzeko bi onenek lortuko dute hurrengo fasera pasatzea.

Talde horiak Europan jokatu zuen azken neurketa 2023ko martxoaren 28an izan zen, Sporting CP taldearen kontra. Bertan, kanporatua izan zen, final-zortzirenetan. Hiru tantoko abantailarekin joan ziren irundarrak Lisboara, baina euren etxean ez zen gai izan kanporaketa gainditzeko (34-28). Denboraldi hartan, irundarren taldea honako hauek osatzen zuten: Aguas Santas Milaneza, HC Eurofarm Pelister, Skanderborg-Aarhus, Motor HC eta Füchse Berlin, edizioko txapelduna izan zena.

CD Bidasoak Europako txapelketara bueltatzearen garrantzia eta harrotasuna azpimarratu nahi ditu eta mugarri hau txapeldunordetzarekin borobildu nahi du. Horretarako, Bidasoa Irungo bazkideak eta zaleak Artalekura joatera animatu nahi ditu klubak, maiatzaren 18an (larunbata, 18:00etan) denboraldiko azken partidaz gozatzera. Sarrerak esteka honetan eskuratu daitezke: https://p.berrly.com/cdbidasoa/events/14000/map

BIDASOAK ZARAUTZ GAINDITU ZUEN ASTEBURUKO LAGUNARTEKOAN
Eskubaloia

BIDASOAK ZARAUTZ GAINDITU ZUEN ASTEBURUKO LAGUNARTEKOAN

Plenitude ASOBAL Liga hasi aitzinetik, talde horiak etxen etxean jokatuko du azken lagunartekoa Bada Huescaren kontra

Bidasoa Irunek aurredenboraldiko...

ARIBIT CONSTRUCTION CD BIDASOAREN BABESLE BERRIA
Eskubaloia

ARIBIT CONSTRUCTION CD BIDASOAREN BABESLE BERRIA

Ipar Euskal Herriko enpresa izanen da klub horia babestuko duena, mugaz gaindiko harremanak sendotuz

CD Bidasoak jakinarazi duenez, klub horiak eta...

ALBERTO DIAZEK LOTAILU GURUTZATUAN HAUSTURA DU
Eskubaloia

ALBERTO DIAZEK LOTAILU GURUTZATUAN HAUSTURA DU

Gorka Nietok berriz, ezker sorbaldako luxazio bat du, larunbateko partiduan jasotako kolpe baten ondorioz

Bidasoa Irunek aurredenboraldiko lagunartekoen...

THEODOROS BOSKOS BIDASOAKO JOKALARIA
Eskubaloia

THEODOROS BOSKOS BIDASOAKO JOKALARIA

Angel Ximenez Puente Genil taldetik etorriko da greziarra klub horira denboraldi baterako

CD Bidasoa Irunek jakinarazi duenez, Theodoros Boskos jokalari...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika