BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan. 28-32ko emaitzarekin, talde horiak bertan bukatu zuen txapelketako ibilbidea eta orain, denboraldiko helburu guztiak lortuta, merezitako atsedenari hasiera emanen dio.

Errege Kopako finalerdietako lehen hogei minutuan ez ziren onak izan Bidasoarentzat. Barça 10 gol goitik jarri zen eta neurketak ihes egiteko arriskua zuen. Hala ere, Jacobo Cuetararen taldea indaberritu eta aldea murriztu zuen, atsedenaldira bidean. Aldageletara joan zirenean, zazpi goleko aldea zuten bi taldeek, 13-20koa.

Bigarren zatian berriz, maila izugarria eman zuen talde horiak. Markagailua hutsunea oraindik ere gehiago ttikitu zuten bidasotarrek eta soilik bi tantora kokatu ziren (25-27). Bukaerarako zortzi minutu gelditzen zirenean, garaipena hurbil zuen Bidasoak, baina azkenean ez zen posible izan eta, 28-32ko emaitzarekin, Barçak eraman zuen garaipena, baita finala jokatzeko aukera ere.

Bidasoa Irunek 2023/24ko denboraldiari agur erran dio honela, hasierako helburu guztiak lortuta: Plenitude ASOBAL Ligako txapeldunordea izanda, Errege Kopako finalerdietara ailegatuta eta 2024/25 denboraldian EHF European Leagueko Multzo Fasea jokatzeko eskubidea irabazita. Bitartean, merezitako atsedenaldia hartuko du taldeak.

(Argazkia: J. L. Recio)

ALEX MOZAS: “TALDE DESEROSO BAT IZANEN DA ETA EZ DU LAGUNARTEKOAREKIN EZER IKUSTEKORIK IZANGO”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “TALDE DESEROSO BAT IZANEN DA ETA EZ DU LAGUNARTEKOAREKIN EZER IKUSTEKORIK IZANGO”

Bidasoak Bada Huesca jasoko du Artalekun, bihar (irailaren 28an) 19:30ean

Artaleku izanen da berriz ere Bidasoaren eskenatokia asteburu honetan....

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika