BI DOMINA ESKURATU DITUZTE BAT-EKO ATLETEK ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Naia Llorente Espainiako txapeldunorde izan zen eta Egoitz Miquelarena podiumeko hirugarren koskara igan zen

Bidasoa Atletiko Taldeko 16 urtez azpiko kirolariak Ourensen jokatu den kategoria horretako Espainiako Txapelketan lehiatu dira. Bertan parte hartu duten bortz atleta irundarrek emaitza onak lortu dituzte, tartean, Naia Llorente Espainiako txapeldunorde izan da eta Egoitz Miquelarenak brontzezko domina eskuratu du.

Naia Llorente Espainiako txapeldunorde izan zen 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. 1,64 metroko azken jauzia eginda iritsi zen Ourensera irundarra. Bertan, 1,66 metroko saiakera egin zuen eta finala lehiatzera iritsi zen, Aitana Alonsoren kontra, Espainiako errekorra duen atleta. 1,72 metro lortu zituen, baina 1,74ko langa ezin pasatu gelditu zen eta beraz, txapeldunorde bilakatu zen atleta irundarra. Hala ere, bere marka pertsonala hautsi zuen 8 zentimetrotan, eta 16 urtez azpiko Euskadiko errekorra ere egin zuen.

Egoitz Miquelarena berriz, podiumeko hirugarren koskara igan zen asteburuan, 300 metroko proban. Finalera pasatzea lortu zuen, finalerdietan hirugarren postuan sailkatu ondotik. Finalean, postu bera errepikatu zuen 36,68 segundutan lasterketa osatuta.

Jon Gajatek laugarren postua eskuratu zuen 60 metroko hesi-lasterketan. 8,63 segunduko markarekin, finalera pasatu zen Gajate eta bertan, laugarren postuan helmugaratu zen, 8,55ko denborarekin. Azkenik, Hugo Vazquezek eta Alai Cabellok emaitza onak lortu zituzten 1000 metroko lasterketan. Vazquez ez zen finalean sartu, baina finalerdietan 2:46,65ko denbora ona egin zuen. Cabellok berriz, 2:53,20 minututan osatu zuen bere azken finalerdietako lasterketa, bederatzigarren postuan. 

JOAQUIN ALONSO SEIGARREN 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

400 metroko hesi-lasterketako finalean seigarren izateaz gain, Espainiako rekorra ere lortu zuen BATeko atleta gazteak

Bidasoa Atletiko Taldeak...

GUADALUPEKO IGOERA OSPATUKO DA LARUNBAT HONETAN

Dagoeneko 90 korrikalarik eman dute izena, baina oraindik ere epea ez da itxi

Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko da larunbat honetan,...

JOAQUIN ALONSO ETA ARWEN MARTINEZ 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

Perun ospatuko da 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa, abuztuaren 26tik 31ra

Denboraldi berria hastear dagoela, Bidasoa Atletiko Taldeko bi atletek...

ABEL CASTAÑARES MASTER M65 MAILAKO MUNDUKO TXAPELDUNORDEA

Bidasoa Atletiko Taldeko atletak 2000 metroko oztopo-lasterketan lortu du zilarrezko domina

Gothenburg (Suedia) hirian ospatu zen pasa den astean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika