ANTONIO MONTOROK ETA ANTON ESCOBARREK EZ DUTE REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

ANTONIO MONTOROK ETA ANTON ESCOBARREK EZ DUTE REAL UNIONEN SEGITUKO

Real Unionek bi jokalariei eskerrak eman dizkie denboraldi hauetan erakutsi duten profesionaltasunagatik

Real Unionek jakinarazi duenez, Antonio Montorok eta Anton Escobarrek ez dute Real Unionen segituko heldu den denboraldian. Montoro 2022ko udan ailegatu zen Irunera eta Escobar aldiz, 2023koan. Biei euren profesionaltasuna eskertu die klub txuribeltzak eta zorte ona opa die ere beraien etorkizunerako.

Antonio Montoro DUX Internacional de Madrid taldetik ailegatu zen Real Unionera 2022ko udan. Deportivo Alaves B, CDA Navalcarnero, Recre Granada eta DUX Internacional de Madrid taldeetik pasatu ondotik, Real Unionen aritu da bi denboraldiz. Guzitra, 77 partidu jokatu ditu talde txuribeltzarekin, Ligako 68, Errege Kopako 2 eta RFEF Kopako 7. Horietan bi gol sartu ditu jokalariak.

Anton Escobarrek berriz, denboraldi bakar bat eman du Irunen. 2023ko udan ailegatu zen Galera Arenteiro taldetik. RC Celtako harrobian hezi zen jokalaria eta CD Choco, CD Lugo Polvorin, Coruxo FC, CD Lugo Polvorik, Bergantiños FC eta CD Arenteiro izan dira bere taldeak. Real Unionen berriz, 39 neurketa jokatu ditu, Ligako 37 eta RFEF Kopako 2. Guztira 12 gol sartu ditu aurtengo denboraldiak. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika