ANDER VIDORRETAK ERREGULARTASUNAREN SARIA JASOKO DU IGANDEAN
Futbola

ANDER VIDORRETAK ERREGULARTASUNAREN SARIA JASOKO DU IGANDEAN

Real Union eta Amorebietaren arteko partiduaren atarikoan emanen diote saria Vidorretari

Erregulartasunaren VI. Trofeoa banatuko zaio igande honetan, irailaren 15ean, Ander Vidorretari, Real Union eta Amorebietaren arteko neurketaren atarikoan. Real Uniongo Beteranoek emandako saria izanen da, Txingudi Radiorekin lankidetzan. 2019tik banatzen du elkarteak sari hau eta lehen irabazlea Jon Iraztustabarrena izan zen. Atezainak 2022an eta 2023an irabazi zuen sari bera ere. Tartean, 2020an Dani Estradarentzat izan zen eta 2021ean Gorka Kijerarentzat. 2024an berriz, Ander Vidorreta izanen da saritua. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika