ALEX MOZAS: “TALDE DESEROSO BAT IZANEN DA ETA EZ DU LAGUNARTEKOAREKIN EZER IKUSTEKORIK IZANGO”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “TALDE DESEROSO BAT IZANEN DA ETA EZ DU LAGUNARTEKOAREKIN EZER IKUSTEKORIK IZANGO”

Bidasoak Bada Huesca jasoko du Artalekun, bihar (irailaren 28an) 19:30ean

Artaleku izanen da berriz ere Bidasoaren eskenatokia asteburu honetan. Bada Huesca jasoko du taldeak bihar, irailaren 28an, 19:30ean. Berez, denboraldiko hirugarren jardunaldi hau Huesca jokatu behar zen, baina bertako kiroldegian egiten ari diren obren ondorioz, Artalekun jokatzea erabaki dute.

Barçaren kontrako partiduaren ondotik, Bidasoa Irunen “sentsazio onak” dituela aipatu du Alex Mozas entrenatzaileak. “Gero eta sentsazio hobeak” dituztela ere gaineratu du. Talde moduan, aste honetan, bertzeetan baino hobe lan egin dutela argitu du prestatzaileak: “Aste hau, momentuz, hoberena izan da talde lanari dagokionez. Zentratuak egon gara. Honek ez du erran nahi ongi jokatuko dugunik, baina lagunduko digu. Jokalariek beti dute irabazteko grina eta partidu honek Barçaren kontrako motibazioa ez duen arren, guk final baten moduan hartuko dugu, Liga oso berdinduta baitago”.

Bada Huesca jasoko du talde irundarrak Artalekun. Neurketa hau Huescan jokatu behar zen, baina bertako obren ondorioz, Irunen jokatuko da. Orain arte, Cuencaren eta Barçaren kontra “ongi lehiatu” den taldea dela aipatu du Mozasek. Entrenatzaile berarekin urteak daramatzatela lanean jakinarazi du: “Entrenatzaile bera du taldeak aspaldi eta pasa den urteko jokalari aunitz dituzte, lan ona egin zutenak. Horrez gain, ongi indartu dira aurten”. Hori guztia kontuan harturik, aurkaria “talde deserosoa” izanen dela argi du entrenatzaileak, eta “aurredenboraldian jokatutako lagunartekoarekin zerikusirik ez duena izanen”. “Partidu zaila izanen da, baina gure erritmoa ezartzen saiatuko gara, baita bi puntuak osorik eramaten ere”, gaineratu du.

Artalekun jokatzeak ere eragin positiboa izanen duela erran du prestatzaileak. Pasa den asteburuan, pabiloi betearekin, aunitz disfrutatu zuen Mozasek eta oraingo honetan ere gauza bera pasatzea espero du. Jendearen bultzada beharrezkoa dutela azpimarratu du eta taldeak ere arrazoiak emanen dituela zaleen babesa sentitzeko: “Jendea pozik atera zen pasa den asteburuan eta orain hori mantendu behar dugu, eta gehiago bilatu ere. Bultzatzeko arrazoiak eman behar dizkiogu. Etxean puntu guztiak atera behar ditugu eta horretarako, zaleen babesa bilatuko dugu, guretzat garrantzitsua baita”. 

ALEX MOZAS: “TALDE DESEROSO BAT IZANEN DA ETA EZ DU LAGUNARTEKOAREKIN EZER IKUSTEKORIK IZANGO”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “TALDE DESEROSO BAT IZANEN DA ETA EZ DU LAGUNARTEKOAREKIN EZER IKUSTEKORIK IZANGO”

Bidasoak Bada Huesca jasoko du Artalekun, bihar (irailaren 28an) 19:30ean

Artaleku izanen da berriz ere Bidasoaren eskenatokia asteburu honetan....

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika