ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko Plenitude ASOBAL Ligako denboraldiari hasiera emateko garaia ailegatu da. Bidasoa Irun prest dago, Alex Mozas entrenatzaileak aipatu duen bezala, eta lagunartekoetan erakutsitakori segida eman nahi dio lehen jardunaldian ere. Igandean, irailaren 15ean, Villa de Aranda bisitatuko dute horiek (19:00).

Bidasoa Irunek hasiera emanen dio denboraldiari igande honetan. Alex Mozas entrenatzaileak adierazi bezala, “aurredenboraldi ona egin eta gero, bai emaitza aldetik, baita joko aldetik ere”, benetazko lehiari ekiteko garaia ailegatu da. “Jokalariak jokatzeko modu berrira ongi egokitu” direla ere azpimarratu du Mozasek. Zazpi lagunartekotik zazpi irabazi dituzte, nahiz eta hauek ez dute Ligarako puntuatzen.

Edonola ere, beti da ona garaipenak eskuratzeko, konfiantza ematen baitie denei, batez ere, taldean pieza berriak daudenean: “Leku berri batera ailegatzen zarenean, konfiantza erakutsi behar diezu jokalari eta zaleei, eta zer hobeki horretarako irabaztea baino. Horrez gain, barrura begira, gustura egon behar gara elkarrekin, eroso, eta jokalariak ongi egon behar dira. Neurketak irabazi ditugu, ongi jokatu dugu eta nik nahi dudan horretik hurbil ibili gara. Aurredenboraldi bikaina egin dugu”.

Hemendik aitzinera, ASOBAL Liga hasterakoan, dinamika bera segitu nahi du Mozasek. Bidasoak dituen gauza onak aprobetxatuz, eta bere ezaugarriak jarriz, talde bezala hazi nahi du prestatzaileak: “Lerro bera segitu nahi dut. Talde ezaguterraza izan. Bidasoak dituen gauza onak aprobetxatzera etorri nahiz eta nire zigilua jartzera. Talde bezala hazi nahi dut, titulu bat irabazi eta Europan jarraitu”.

Hori guztia egiteko, ordea, pausuz pausu joan behar da, partiduz partidu, eta lehena igande honetan izanen dute horiek. Villa de Aranda bisitatuko dute denboraldiko lehen jardunaldia jokatzeko, igo berria den taldea alegia. Entrenatzaileak ez du gustuko horrelako taldeen kontra lehiatzea, batez ere lehen jardunalditan. “Dinamika oso onean” datozela onartu du madrildarrak. Pasa de urrian Javi Marquez ailegatu zen taldera, bere mailako azken aurrekoak zirenean, eta denboraldi bukaeran ASOBAL Ligara igotzea lortu zuten. “Plantilla luze bat dute eta kalitate onekoa”, azpimarratu du Mozasek. “Ongi indartu den taldea da eta zertara jokatzen duen dakiena. Ongi defendatuko dute euren burua”, gaineratu du.

Bidasoak ezingo du Tito, Gorka Niero, Asier Iribar edota Pedro Pachecorekin kontatu, azken hau zalantza bada oraindik. Hala ere, erdiko postuetarako ordezko onak dituzte: Eneko Furundarena, Jon Ander Iribar, Asier Nieto eta Esteban Salinas. Lagunartekoetan erdilari moduan aritu dira eta ongi egin dutela aipatu du entrenatzaileak. Beraz, taldea prest dago eta aitzakirik gabe lan ona egiteko ASOBAL Ligako lehen jardunaldian. 

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

BORTZIRIAK CUP TXAPELKETA OSPATUKO DA LARUNBATEAN BERAN
Eskubaloia

BORTZIRIAK CUP TXAPELKETA OSPATUKO DA LARUNBATEAN BERAN

Txingudi Eskubaloi Taldeak antolatua, Berako Toki Ona kiroldegian ospatuko da egun osoko egitarauarekin

Txingudi Eskubaloi Taldeak Bortziriak Cup...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika