KIROLETIK PODCASTA 2021-03-18

2021/03/18
KIROLETIK PODCASTA 2021-03-18
Gaurko 'Kiroletik' saioan atzo Bidasoak Ciudad Logroño La Rioja taldearen aurka lortutako garaipena hizpide izan dugu. Jon Azkue eta Erik Balenciaga jokalarien adierazpenen bitartez, neurketaren zehaztapenak egin dituzte Xabier Martinez de Antoñana eta Jean Pierre Harocarene kazetariek. Horretaz gain, Behe Bidasoa eskualdeko eta Euskal Herriko talde nagusien asteburuko deialdi guztien berri eman dute. Hori gutxi ez eta Real Unioneko jokalaria den Jon Madrazo elkarrizketatu dute.