KIROLETIK - JON MEDRANO

2024/04/11
KIROLETIK - JON MEDRANO

Jon Medrano ipar martxa praktikatzen duen kirolari irundarra da. Azken bi urteetan zehar ipar martxako Europako Txapelketan hirugarren postua lortu du eta Espainiako Txapelketan txapeldun titulua. Lorpen horiei esker otsailean Irunen antolatutako Kirol Galarako Irundarron Sariarentzako izendapena lortu zuen. Ipar martxaren praktikan nola hasi eta trebatu zen kontatu digu gure kirolariak.