KIROLETIK 2021-03-04 PODCASTA

2021/03/04
KIROLETIK 2021-03-04 PODCASTA
Gaurko egunean, Kiroletikeko emanaldi berezia egin dute Xabier Martinez de Antoñana eta Jean Pierre Harocarene kazetariek. Bidasoak asteburuan zehar duen erronkaren aurrean, Errege Kopako final-laurdenetako atariko berezia egin dute. Gurutz Aginagalde, Julen Aginagalde, Jon Azkue, Iker Serrano, Kauldi Odriozola eta Iñaki Caveroren adierazpenak bildu dituzte, entzuleek neurketaren ñabardura eta zehaztapen guztiak izan dezaten. Horretaz gain, Real Union eta Getxoko Arenasen artekoa edota Teresa Errandoneak Torunen Europako Txapelketa jokatuko duen deialdiaren inguruan ere aritu dira.Eskualdeko taldeen eta euskal taldeen asteburuko kirol-deialdiak ezagutu nahi badituzu, entzun beheko esteka.