KIROLETIK 2021-03-01 PODCASTA
2021/03/01
Gaurko Kiroletiken emankizunean Bidasoa XXI Igeriketa Taldeak igarotzen ari den krisialdian jarri dugu arreta. Ostiralean bidalitako prentsa ohar batean jakinarazi zuten, Irungo Udalak kiroldegien kudeaketarengatik ordaindu beharreko kanona ordaintzeko asmorik ez zuela eta beraz, kinka larrian uzten duela igeriketa kluba. Bidasoa XXI Igeriketa taldeko lehendakariarekin, Ane Sasetarekin, jardun gara. Hori gutxi balitz bezala, Behe Bidasoa eskualdeko eta Euskal Herriko taldeek asteburuan zehar erdietsitako emaitza guztien berri eman dugu ere bai.