IKER VELASCO – KIROLETIK

2019/12/21
IKER VELASCO – KIROLETIK

Iker Velasco aspalditik harreman estua du korrika eta lasterketen munduarekin. Duela 5 urte Londresen bizi zela kirola eta bere lanbidea elkartzeko modua topatua zuen, izan ere, lasterketetako antolatzaileak, argazkilariak eta korrikalariak elkartzeko plataforma sortzea bururatu zitzaion programatzailea den lagun baten laguntzarekin. Horrela, kirol probetako irudiak elkarbanatzeko aukera eskeintzen duen Ekiphos webgunea martxan jarri du ekintzaile irundar gazteak.