Elkarrizketa: Eider Alzaga Bidasoa XXI waterpolo taldeko jokalaria

2019/01/13
Elkarrizketa: Eider Alzaga Bidasoa XXI waterpolo taldeko jokalaria

Azpimarratzeko moduko denboraldia egiten ari dira Oiasso-Bidasoa XXI taldeko neskak. Talde gaztea duten arren, sailkapenaren buruan ari dira borrokan, Estatuko Bigarren mailara igotzeko fasean sartzeko itxaropenarekin.

Lorpen handia izango litzateke Javi Aguilarrek zuzentzen duen taldearentzat. Kontuan hartu behar baita, lau urteko ibilbidea besterik ez duela emakumezko waterpolo irundarrak. Eider Alzaga taldearen sortzaile izan zen, eta jarraitzen duen bakarrenetarikoa da.